Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek gobernuari eskatu dio aurkez diezaiela Legebiltzarreko talde guztiei “indarrean dagoen Bakearen Hezkuntza planaren eta gobernuak egindako birformulazioaren testu bateratua”

Aralarrek gobernuari eskatu dio aurkez diezaiela Legebiltzarreko talde guztiei “indarrean dagoen Bakearen Hezkuntza planaren eta gobernuak egindako birformulazioaren testu bateratua”

2010/05/10
  • bakea
  • biktimak
  • ezenarro
  • hezkuntza
Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok, gobernuari eskatu dio “utz diezaiola behingoz nahasmena sortzeari eta legebiltzarreko talde guztiei helaraz diezaiela indarrean dagoen planetik zer mantentzen duen eta egin nahi dituzten aldaketak zeintzuk diren zehazten duen testu bateratuaren borradorea”

 

Eusko Legebiltzarrean, lehen aldiz adierazi duenez gobernuak bake hezkuntza planak indarrean segitzen duela, Aralarrek mozioa aurkeztu du eskatzeko gobernuari “aurkez diezaiela Legebiltzarreko talde guztiei, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko hezkuntzako euskal planaren birformulazioaren eta indarrean dagoen Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko hezkuntzako euskal planaren testu bateratuaren borradorea, gobernuak, ahalik eta denborarik laburrenean”. Mozioak jasotzen duenez, borradoreak zehaztu beharko du zer den aurreko planetik mantentzen dena eta zer, aldatzen dena, “nahasmena sortzeari uzteko, behingoz”.

Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok gogoratu duenez, Hezkuntza sailburuari egindako interpelazioan azaldu zuenez, bake hezkuntza planak indarrean segitzen duela eta ez direla gai izango beste giza eskubide guztiak alde batera utzi eta bakar-bakarrik gai berezitu horretara mugatzeko. Hori dela eta, ezinbesteko deritzogu, ahalik eta denborarik laburrean, legebiltzarreko talde guztiek indarrean dagoen plana eta gobernuak egindako birformulazioa bateratuko dituen borradorea eskuratzea. Hala, guztiok jakingo baitugu gobernuak zehazki zer aldatu nahi duen eta ze mantendu aurreko planetik.

Albiste erlazionatuak