Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek gizarte osoaren inplikazioa eskatu du biolentzia matxistarekin amaitzeko

Aralarrek gizarte osoaren inplikazioa eskatu du biolentzia matxistarekin amaitzeko

2009/11/24
  • Berdintasuna
Azaroaren 25aren bezperan, emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna lortzeko daukan konpromisoa berretsi nahi du Aralarrek, horixe baita biolentzia matxistarekin behin betikoz amaitzeko tresna eraginkor bakarra.

Biolentzia matxista gertatzen denean ematen diren zigorrak hainbat erakunde eta taldek eta gizarteak, oro har, egiten dituzten aldarrikapenekin bat ez datozela. Zigor Kodea egokitzea beharrezkoa da, emakumeak hiltzen dituzten pertsonei ezartzen zaizkien zigorrak gogortzeko. Era berean, beharrezkoa da hezkuntzara, araututako formakuntzara eta kontzientziazio programetara bideratutako baliabideak askoz gehiago handitzea.

Azaroaren 25a aldarrikapenerako eguna da, eta Aralarretik dei egiten diogu gizarteari beren aldarrikapenak kalean egitera. Baina, aldi berean, dei egin nahi diegu erakundeei eta gizarteari, oro har, eguneroko lanean beren inplikazioa handitzera, emakumeen kontrako diskriminazio zantzuak dauden jarduera guztiak sala ditzaten.