Aralarrek Gemma Zabaletaren agerraldia eskatu du, elkarrizketa sozialaren mahaiak izango duen garapenaren inguruko informazioa eman dezan
- Legebiltzarra
- Ezenarro
Elkarrizketa sozialaren mahaia abiaraziko dela jakin ondoren, Aintzane Ezenarrok, Aralarreko Legebiltzarreko bozeramaleak, Eusko Jaurlaritzaren jokabidea kritikatu du: “Patxi Lopezek ez du proposamen konkreturik egin argazkietan agertzeaz harago. Zentzu horretan, argitu egin beharko du zergatik sortu duen elkarrizketa sozialaren mahaia, Legebiltzarrean informazioa eskaini baino lehenago, eta Eusko Jaurlaritzaren proposamenak ezagutzera eman baino lehenago”. Ezenarrok “gardentasun handiagoa eta komunikazioa” eskatzen dio Lehendakariari, Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdiekiko. “Aralarren uste dugu mahai horretara ezin daitekeela Lehendakaria agertu orria zuri eta proposamen zehatzik gabe. Bere proposamenak ezagutaraztea exijitzen diogu, sindikatuek azaldutako proposamenetatik harago”, dio legebiltzarkideak.
Bestalde, Aralarrek Rafael Bengoa Osasun Sailburuaren ezohiko agerraldia ere eskatu du, Osakidetzan ustez gertatu diren irregulartasunak azaltzeko. Ezenarrok hori azpimarratu nahi izan du: “beste behin, garrantzitsua iruditzen zaigun gai baten inguruko informazioa komunikabideen bitartez jaso dugu. Hori ez dator bat gobernu berriak gardentasunaren eta elkarrizketaren alde egingo duela adierazitakoarekin".
Albiste erlazionatuak
Legebiltzarra
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
Ezenarro
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena


