Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- ezenarro
- biktimak
- memoria
Testu bateratu batekin ezinezkoa izan bada ere, Aralarrek Legebiltzarrean egin den lore eskaintzan parte hartu du “beharrezkoa ikusten dugu hemendik aurrera egun hori izatea herri honetan azkeneko hamarkadetan sufritu duten guztien errekonozimendua eta oroimena egiteko eguna. Zentzu horretan parte hartu dugu gaurko eguneko ekitaldian, Legebiltzarrean”. Hala adierazi du Aralarren Legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok, Legebiltzarrean egin den lore eskaintzaren ondoren.
Legebiltzarreko lehendakariak lore koroari terrorismoaren biktimen oroimenez egiten zela zioen leloa jartzeko erabaki aldebakarrekoa hartu duela ikusita, Aralar, Ezker Batua, EA eta EAJko bozeramaileek euren lore eskaintza egin dute ekitaldi berean, herri honetan sufritu duten biktima guztien oroimenez, inongo bazterketarik gabe. Izan ere, Ezenarrok azpimarratu duenez “gaurkoa ez da gure artean ditugun ezberdintasunak azaleratzeko eguna, baizik eta gogorarazteko herri honetan pertsona askok galdu izan dutela bizia indarkeria politikoagatik, biktimario ezberdinek eraginda, eta horiek guztiak gogoan hartuta eraiki nahi dugu etorkizuna”.
Hala, Ezenarro gogora ekarri du Legebiltzarrean badela akordio parlamentario bat, “gehiengoz onartu zena, terrorismoaren eta motibazio politiko eskubideen urraketen biktimak onartzen dituena. Horrek izan behar du etorkizunean biktimen memoria eta errekonozimendua egiten joateko zoru komuna. Sinetsita gaudelako etorkizunean gai izango garela testu bateratu bat egiteko ere; ikusi bestela, urtebete besterik ez dela igaro behar izan iaz baztertutako biktimak Legebiltzarrean gehiengoz aitortuak izan daitezen”, gehitu du Ezenarrok.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako ekitaldia
Albiste erlazionatuak
ezenarro
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
biktimak
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarrek Lopezi eskatu dio kontsentsuaren bidera buelta dadila "memoriak adostua eta elkarbanatua behar duelako"
memoria
- Erakundeek ahazturiko biktimen errekonozimendurako bidea, abenduaren 1ean hasiko da
- Aintzane Ezenarro biktimei zuzendu zaie iritzi artikulu baten
- Ezenarro: “Memoria egunak ez baditu frankismoaren biktimak eta estatuaren bortxaren biktimak aintzat hartzen Eusko Legebiltzarrean ez da egongo adierazpen instituzionalik”


