Aralarrek Garoñaren itxieraren eztabaida berriro eramango du Eusko Legebiltzarrera
- Garoña
- Energia
- Energía nuclear
Aralarrek gogor gaitzetsi du Espainiako gobernuak Garoña ez ixtearen alde egin dituen adierazpenak eta iragarri du, Burgosen dagoen zentral nuklearraren eztabaida berriro eramango duela Eusko Legebiltzarrera. Alderdiaren helburua da, legegintzaldi honetan hirugarren aldiz euskal ganberak Madrileko gobernuari eskatzea Garoña berehala ixtea; eta era berean, energia nuklearra mix energetikotik kanpo uztearen beharra aldarrikatzea.
“Egon badira alternatibak gaur egungo energia ereduari, eta eredua aldatzea egun batetik bestera ezin bada egin ere, energia nuklearra behin betiko baztertu egin behar da berehala”, azaldu du Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk, “gainera, nuklearrak energia berriztagarrien garapenari oztopo egiten die”, gaineratu du.
Maezturen iritziz, “energia iturri fosilak eta nuklearrak egon dira orain arteko garapen ereduaren eta berau elikatu duen energia ereduaren oinarrian. Fosilak izan dira aldaketa klimatikoaren errudunetako bat eta agerian geratu da nuklearra oso arriskutsua dela pertsonentzat eta ingurumenarentzat”.
Albiste erlazionatuak
Garoña
Energia
- Aralarrek gogor kritikatu du Jaurlaritzaren Estrategia Energetikoa
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Jaurlaritzaren estrategia energetikoa epaitegietara eraman du
- Aralarrek Garoña ixtea eskatu du Iberdrola Dorrearen inaugurazio ekitaldian


