Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek galdetu du ia motibazio politikoak eragindako biktimen zuzeneko testigantzak jasotzea ere aurreikusten duen Hezkuntza sailak

Aralarrek galdetu du ia motibazio politikoak eragindako biktimen zuzeneko testigantzak jasotzea ere aurreikusten duen Hezkuntza sailak

2010/01/07
  • ezenarro
  • biktimak
  • celaa
Aralar legebiltzar-taldeak galdera bi luzatuko dizkio Isabel Celaa Hezkuntza sailburuari, biktimen testigantza zuzenak eskoletara helarazteari buruz. Celaak, otsaileko lehenengo kontroleko osoko bilkuran Bake-Hezkuntza plana legebiltzarrera noiz aurkezteko asmoa duen galdetuko dio batetik, eta, bestetik, ia Bake-Hezkuntza planean egin nahi diren aldaketen artean, biktimen testigantza zuzenak helarazteko orduan, kontuan hartuko diren terrorismoaren biktimez gainera, motibazio politikoak eragindako giza eskubideen zapalketak jasan dituzten biktimak ere.

Aralarrek gai horretaz PSE egiten ari den erabilera politikoa salatu du. Taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok salatu du komunikabideen bitartez ematen ari den eztabaida "oraindik Planean egin nahi diren aldaketak Legebiltzarrean aurkeztu ere ez direnean egin, beste taldeok ebazpen proposamenak aurkez ditzagun. Ezin da behin eta berriz esaten jardun sufrimenduaz ez dela eztabaida politikorik egin behar eta gero ezer zehazteke ideiak botatzen aritu, inolako proposamen zehatzik Legebiltzarrera aurkeztu barik".

"Ez dugu ulertzen enpatia sortzea bada helburua totem bat sortzen jardutea zuzeneko testigantzekin. Izan ere, orain arte egin diren esperientziek erakutsi dute jada hori lortu dela eta Hezkuntza sailaren ustez asmo horiekin galdera metodologiko mordoa sortzea baino ez denean sortzen". Ildo horretan, Aralarren bozeramaileak Hezkuntza sailburuari eskatu dio "dakarrela behingoz Plan berritua Legebiltzarrera, azaleko eztabaidak alde batera utziz".

Hori dela eta, Aralarrek galdera bi aurkeztu ditu Legebiltzarrean, Hezkuntza sailburuak erantzun ditzan, bai Plana bera noiz aurkezteko asmoa duen eta baita ia zuzeneko testigantzen artean motibazio politikoak eragindako biktimen testigantzak aurreikusten dituen.

 

Izan ere, Aralarrek gogoratu du Eusko legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak joan zen abenduaren 22an eta aho batez, onartu egin zuela Giza Eskubideen Zuzendaritzari eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzari eskatzea “lanean jarrai dezatela, lehen pauso gisa 2008ko ekainean aurkeztu zen txostenarekin, alegia, Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruzko txostenarekin. Txosten horrek aztertu beharko ditu Euskadin azken hamarkadetan indarkeriak eragin dituen giza eskubideen urraketek eragindako sufrimendu bidegabea, gaur arte kontuan hartua izan ez dena. Horrela, biktima horiek aintzat hartzean ere egingo da aurrera. Aipatutako txostena Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean aurkeztuko da, sei hilabete baino lehenago. Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurkez dezala, egun berean, ordaintzarako lehenengo neurrien proposamena”.

Aralarren legebiltzar-taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok gogoratu duenez, “beste behin ere komunikabideen bidez ezagutu dugu Bake-Hezkuntza planean Hezkuntza sailak egin asmo dituen aldaketak. Berriro ere aipatzen den daturik aipagarriena da ikastetxeetan biktimen testigantza zuzenak helaraziko direla, baina oraindik ez dakigu ez noiz aurkeztuko den plan berria Legebiltzarrera, beste taldeok ebazpen ekarpenak egin ahal izateko, ezta ere ze biktimez ari den zuzeneko testigantzak helaraziko direla esaten duenean.

Hori dela eta, Aralarrek galdera horrek biak aurkeztu dizkio Hezkuntza sailari, Legebiltzarrean erregistratu dituen bi ekimenen bitartez.