Aralarrek gaitzetsi egiten du Agurainen izandako erasoa
2010/06/24
- gaitzespena
- agurain
Agurainen gaur goizaldean Ertzain etxearen kontra egin duten erasoa gaitzesten du Aralarrek. Giza horretako erasoek elkarbizitzari eta jardun politikoari traba egiten diete eta, beraz, guztiz baztergarriak dira. Etorkizunean horrelakorik gehiago gerta ez dadin lanean jarraituko du Aralarrek
Aralarrek irmo mantentzen du bere jarrera: indarkeria mota guztiak alde batera laga behar dira eta bide politiko hutsetatik jarduteko deia egiten dio gizarte osoari.


