Aralarrek ezkerretik eta abertzaletasunetik eragiteko helburuarekin jokatuko du Kutxaren erabakigune nagusienetan
- Erostarbe
- Beola
“Ezkerretik eta abertzaletasunetik Kutxan eragitea da gure helburua”, adierazi dute. Erostarberen hitzetan, “honek aukera emango digu Kutxan barrutik eragiteko; Kutxan bertan proposamenak egiteko, bizi dugun krisi egoera larriak babes gabe utzi dituztenen herritarren alde; kutxa ereduaren gainean dugun iritzia Kutxako erabakiguneetara eramateko”.
Aralarrek sei helburu nagusi bultzatuko ditu Kutxan.
1.- Kutxako langileen lan-baldintzak egonkortzea eta berdintzea. Era berean, lanpostuen egonkortasuna bilatu nahi dugu.
2.- Kutxa ereduaren gaineko eztabaida bultzatzea. Beharrezkoa ikusten dugu eragile sozial eta politikoen artean kutxaren ereduaz eztabaidatzea, kutxa publiko baten izaera indartzeko.
3.- Kutxaren izaera soziala areagotzea. Kutxaren izaera soziala areagotzea ezinbestekoa ikusten dugu Aralarretik. Izaera sozial hori ohiko jardueran ekinbide espekulatzaileak saihestetik etorri behar du, eta zentzu horretan, obra sozialaren ehunekoa zein bolumena handitu egin behar dira. Hala, obra sozialera irabazien gutxienez %50 bideratzea proposatzen dugu, krisi garaiotan inoiz baino premia handiagoak daudelako. Kutxak gipuzkoarren behar sozial berriei erantzuteko lagungarri izan behar du, eta erakunde publikoen politika sozialen osagarri gisa jardun.
4.- Kutxaren barne demokrazian sakontzea. Kutxaren egituraketak errealitate soziopolitikoari erantzun behar diola deritzogu. Obra soziala zertara bideratuko den erabakiko den barne-erakundeetan irabaz asmorik gabeko zein gobernuz kanpoko erakundeei lekua bermatu behar zaiela uste dugu.
5.- Kutxaren kudeaketa gardena ziurtatzea.
6.- Inbertsioak tokiko sare produktibo txiki eta ertaina bultzatzekoa izatea. Helburu hauekin: enplegua sortu, behar sozialak asetu eta jasangarritasun printzipioa errespetatu.
“Helburu horiek guztiak bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu gipuzkoarrekin, eta horretan jardungo dugu bai Kutxako batzarrean, eta baita goragoko erabakiguneetan ere”, esan du Erostarbek. Era berean, “herritarren premiei erantzungo dien Kutxa eredu batean sinesten dugulako, sozialagoa, demokratikoagoa, eta batez ere, herritarrengandik hurbilago dagoena nahi dugu. Eta horretarako, ezinbestekoa ikusten dugu Aralar erabakigune nagusietan egotea”
Kazetariek egindako galderei erantzunez, Gipuzkoako Aralarreko koordinatzaileak azpimarratu du “Kutxak Euskal Herriko finantza-erakunde sendoa eratzeko helburua izan behar du (kutxen bategitea bertakoen artean izan dadin bermatzea), beti ere aipatutako irizpideak gidari dituela”.
Albiste erlazionatuak
Erostarbe
- PSE bakarrik geratu da, ostalariei konpentsazioak emateko Aralarren ekimenaren aurka
- Kooperatiben lege aldaketarekin aurrera egiteko asmoa duen argitzea eskatu dio Aralarrek Lehendakariari
- Tabakoaren legeak eragindako obrak egin zituztenei kalte-ordainak emateko ekimena aurkeztuko du Aralarrek Legebiltzarrean
- “Tabakoaren legearekin Jaurlaritzak zituen asmoak ezertan geratu dira”, Aralarren iritziz
Beola
- Aralarrek lan bilera egin du, indarkeria matxistarekin nola amaitu hausnartzeko eta proposamenak lantzeko
- Aralarrek salatu du alde bakar bateko biktimen eguna bihurtu dutela memoria eguna
- Aralarrek bat egiten du CLECE enpresako Donostiako etxebizitza laguntza udal zerbitzuko langileen aldarrikapenekin
- Aralar ez dator bat Donostiako Udal langileei Elkarkidetzako kuotan egin zaizkien murrizketekin


