Aralarrek ezkerretik eragingo duen udal politika parte-hartzailea egiteko konpromisoa hartu du
- aralar
- Jon Abril
- Jardunaldiak
Aralarreko koordinatzaileordeak azpimarratu duenez, “gauzak ez dira berez horrela, hori erakutsi nahi digute politikari batzuk, baina politika beste modu batera egin behar da, herria egiteko beste modu bat dago, eta horretan ezinbesteko da parte hartzea”.
Abrilek esan duenez politikarien inplikazioaz gain, herritarren inplikazioa ere behar da eta hemendik “herritarrei eta gauzak beste modu batera egin nahi dituzte horiei, posible dela politikaren bidetik gauzak aldatzea eta politika dela gauzak aldatzeko bidea. Eta horretan dei berezia egiten diegu herri honetako gizon-emakumeei, eta bereziki gazteei, inplikatu daitezen, politika egin dezaten, gauzak aldatzeko, gustukoa ez duten gizarte honetan gauzak aldatzeko bidea politika delako”.
Aralarren helburua politika bera aldatzea da, krisi ekonomiko honi beste erantzun bat emateko, “langabetuak eta langileak ardatz izango dituen politika eredu bat egiteko gaur egungo gobernuek bestelako politikak erakusten dutelako. Gaur bertan argindarraren prezioak ehuneko hamar igotzea onartuko du gobernuak. Horrek erakusten du Espainiako gobernuak politika norentzat egiten duen. Politika egiten du enpresa handientzak, korporazio handientzat eta ez herritarrentzat, herritarrak ahaztuak dituzte gobernuak. Guk uste dugu PP-ren lan zikina egiteari utzi, PP-ren politikak aplikatzeari utzi eta Espainiako Gobernuak eta Euskal Herrian ere herriarentzat egiten diren politikak egin behar dituztela krisitik ateratzeko”.
Herri honek erantzunak behar ditu “ezkerretik” esan du Abrilek. “murrizketa sozialak, langileen kontrako neurriak, pentsioen aldaketak eta enpresa handien alde egiten diren politikak erantzun irmoa behar du”.
Aralarreko koordinatzaile ordeak esan duenez herri honek “erantzunak behar ditu ezkerretik baina baita abertzalegotik, abertzaleen artean beharrezko kontsentsuak bilatzen dituen politikak egingo ditugu, euskara bermatzen eta babesten dituzten politikak, erabakitzeko eskubidea praktikara eramango duen politika eta bakea helburu izango duen politika. Gure konpromiso hauek udal politikara era eramango ditugu.”
Albiste erlazionatuak
aralar
- Aralarrek Bilboko Udalari exijitzen dio Bilboko Konpartsekin elkarrizketaren bidetik abiatzeko
- Aralarrek Zalla, Trapagaran eta Berrizko belodromoak estaltzea proposatu du
- Aralarrek Funeraria Bilbaína enpresaren errausketa-labearen kontrako manifestaziora joateko deia egin die bilbotarrei
- Iosu Murgiak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Merkelen neurri neoliberalei emandako babesa salatu du


