Aralarrek ezinbestekotzat jo du ekonomia solidarioaren ordezkariak Lanbideren Administrazio Kontseiluan egon daitezen
- maeztu
- enplegua
- lanbide
"Aralarrek Lanbideren lege proposamenari egindako zuzenketak mantenduko ditu, izaera juridikoan izandako aldaketarekin ados egon arren". Halaxe adierazi du Dani Maeztu Aralarren legebiltzarkideak, gaur Legebiltzarreko lantaldeak lana amaitu ondoren. Izan ere, "pozgarria da zuzenbide pribatuzko erakunde izateari utzi eta erakunde autonomoa bihurtzea, horrekin batera, gardentasuna, aldez aurretiko eztabaida publikoa eta kontrol publiko eta sozial zabalagoa bermatzen direlako". Hala ere,zuzenketak mantentzea erabaki du Aralarrek,"Lanbidek bete beharreko lehentasunak azpimarratzea ezinbestekoa delako. "Euskal enplegu sistemaren ardatza eta erreferente publikoa izatea eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak izatea lehenestekoa da, bai eta zerbitzu publiko horren bidez enplegu duina babestea eta bultzatzea eta prekarietatearen aurkako borrokan ardatz garrantzitsua izatea. Hori bideratzeko eta iruzurrak eta lan-gehiegikeriak saihesteko kontrol-lana bermatzea eta zabaltzea ezinbestekoa da, lan-ikuskaritzarekin lankidetzan, enplegu-agentzia pribatuen jarduerari begira" .
Bestalde, Aralarrek "enpleguan eta ekonomia orokorrean gizarte ekonomiak duen garrantzia azpimarratu nahi du eta horretarako eragile sozialekin harreman berezi eta iraunkorrak lehenestea, eta batez ere ekonomia solidarioaren ordezkariekin zuzeneko harreman izatea ezinbestekotzat jotzen du. Hala, Lanbideren administrazio kontseiluan euren parte hartzea gauzatzeko zuzenketa mantendu du Aralarrek. Horrekin lotuta, Lanbidek, kontratuak gauzatzean, gizarte irizpideak eta ingurumenekoak kontuan har ditzan zuzenketa ere mantendu du.
Beste aldetik, azken aldaketekin Lanbideko administrazio kontseiluan administrazioaren ordezkariei ematen zaien beto eskubidearen aurka agertzen du Aralarreko ordezkariak. Izan ere, “administrazioak eztabaida soziala sustatu behar du, betoa inposatu ordez”
Amaitzeko, enplegu politika pasiboen kudeaketa ere Lanbiden esku egotea proposatu du Aralarrek, enplegu politika eraginkorrak gauzatzeko horien elementu guztien jabe izatea beharrezkoa delako.
Albiste erlazionatuak
maeztu
- Aralarrek kritikatu egin du sektore publikoko langileen gain ezarri nahi izatea krisiaren errua
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Aralarrek “onartezintzat” jo du Jaurlaritzak Zalloventa harrobiari ondarean eragindako kaltea ordaindu behar izatea
- Maeztu: «Jende asko dago oraindik Aralarren NaBai hauteskundeetarako baleko tresnatzat duena»
enplegua
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
- Aralarren iritziz, laguntza sozialak jasotzeko baldintzak gogortzeko aprobetxatu dute diru sarrerak bermatzeko legearen modifikazioa
- Kalitatezko enplegua sortzeko eta batez ere etxeko lanen eremuan ematen den azpi-ekonomiarekin amaitzeko konpromisoa hartu du Aralarrek


