Aralarrek euskara, katalana eta galegoa EBko hizkuntza ofizialak izateko proposamena Kongresuak ez onartu izana kritikatu du
2010/06/16
- Euskara
- Jon Abril
Espainiako Kongresuak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak izan daitezen egin duen proposamena ez onartu izana kritikatu du. Aralarren irudiko, horrek agerian uzten du Espainiako Gobernuak zein alderdi politikoek “eleanizatasuna ulertzeko duten ikuspegi eskasa”. “Euskara hiztunok bigarren mailako herritarrak garela agerian uzten du, beste behin, horrelako neurri batek”, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak agertu duenez.
“Europa eleanitza eta kulturanitza da, eta hori bere aberastasun nagusia da. Europak bere hizkuntza eta kultura aniztasuna babestu eta sustatu behar ditu, eta hori egiten ez badu, bere oinarrien kontra doa”.
Abrilen irudiko, “onartezina da norberaren hizkuntza eta kulturaren kontra egitea. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak dira, eta horiek ez aitortzea oinarrizko eskubideen kontra egitea da. Espainiak ez du aniztasuna aitortzen, ez errespetatzen. Erresumaren hizkuntza baino ez du bermatzen bere instituzioetan zein Europakoetan”.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Aralarrek pozik hartu du Kultura sailburuaren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko
- Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
- Basabe: “Aldaketaren gobernu izan gura zuen horrek, PPren eskutik eta UPyDren itzaletik dakarkigu aldaketa”
- Euskararen Egunaren harira, Inaki Irazabalbeitiak idatzitako iritzi artikulua
Jon Abril
- Aralarrek ezkerretik eragingo duen udal politika parte-hartzailea egiteko konpromisoa hartu du
- Aralarrek Espainiako Erregeari bere kargua desagerrarazteko proposamena egin dezala eskatu dio
- Aralarrek lan bilera egin du, indarkeria matxistarekin nola amaitu hausnartzeko eta proposamenak lantzeko
- Aralarrek Europako Parlamentuko ALE taldearen jardunaldietan parte hartu du


