Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi

Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi

2012/02/10
  • Basabe
  • akordioa
  • estatutua
  • López
“Legebiltzarrari kendu egin diozu adostasuna bilatzeko ahalegina egiteko aukera”. Hala leporatu dio Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek Lopez lehendakariari, kontroleko plenoan egindako interpelazioan.

“Euskal herritarren arteko ahalik eta adostasunik zabalena izango duen elkarbizitzarako itun berri bat lortzeko ahalegina egiteari uko egin izana salatu du Basabek. Are gehiago, “lehendakariak onartu egin du adostasunerako ituna hurrengo legealdian planteatzen denean ere lideratzeari uko egingo diola”.m

Aralarren legebiltzarkideak babesa adierazi dio Lopezi “euskaldunen arteko ituna, denak eroso egoteko akordioa bilatzeko”. “Hain justu horretarako lidergoa eskatzen dizugunean lan horretan hasi gura dugulako da; gura dugulako itun berri bat lortu eta itun berri horretan EAEko herritar guztiok eroso sentitzea, ahalik eta gehien”.

Hori dela eta, Aralarrek ez du ulertzen horretarako nahia adierazi eta lanean hasteari, eta prozesu hori lideratzeari uko egitea Lopezek hartu duen erabakia. Basaberen iritziz, “horren aurrean, eta ganbera honi horretan ahalegintzeko aukera ukatzen dionez, Aralarrek mozioa aurkeztuko du Legebiltzarrean, Lopezi exijitzeko Legebiltzarrean eztabaida dadin adostasunerako zer nolako elkarbizitza akordioa gura dugun EAEko euskal herritarrok”.

Lopezek esan duenez, hurrengo legealdian eztabaidatuko ei da proposamena, Legebiltzarrean ‘guztiak’ daudenean. Horren aurrean, Aralarrek eskatzen dio berehala amai dezala bere agintaldia eta hauteskundeak deitu, hurrengo legebiltzarra ahalik eta arinen osa dadin.