Aralarrek Euskal Alderdi sozialistari leporatu dio Madrilek eta EAJk sortutako bitariko organoan egin beharreko jokoa ez ezagutzea
- ekonomia
- politikak
- ezenarro
- enplegu
Ezenarroren iritziz, “kutxa bakarraren eztabaidan argumentu kontrajarriak erabiltzen dira, batzuek elkartasuna eta besteek bideragarritasun ekonomikoa”, baina “argi geratu da argumentu ekonomikoez hitz egin beharrean muga politikoez ari garela. Nahi ez duzuena da burujabetza ekonomikoan urratsak ematea”, leporatu die Ezenarrok sozialista eta popularrei.
Hala, Ezenarrok esan duenez, “EAJ eta Madrilen arteko akordioa, enplegu politika aktiboen inguruan, azkenean egin dena deszentralitate hutsa da: lehen estatuan egiten zena orain EAEko administrazioaren esku utzita. Izan ere, enplegu lege nazionalaren arabera jokatzen jarraituko da eta ez dugu lege propioak egiteko eskumenik izango, eta araudiak ere estatutik etorriko dira, hango ekonomia politikoak porrot egin duela jakin arren. Are gehiago, hemengo gehiengo sindikalak eskatzen duenaren kontra ez dugu lan harremanetarako euskal esparrurik, ezta legedi propiorik egiteko ahalmenik ere”. Horregatik adierazi du Ezenarro “egin dena da deszentralitate hutsa” dela, “Jaurlaritzak ez duelako izango enplegu politika aktiboen arloan erabakiak hartzeko ahalmenik; langileok prestakuntzarako ordaintzen ditugun kotizazioak ez dira hemen kudeatuko eta langabezia prestazioen kudeaketa ez da aldatuko, noski, hori politika pasiboak direlako”.
Ildo horretan, bozeramaile parlamentarioaren ustez, “sortzen den benetako galdera da zertarako balio duen bi erakundeen arteko bitariko batzordeak, haren gainetik beste bitariko batzorde batek hartuko baditu erabakiak”, PSOEk eta EAJk negoziatzeko sortu duten lantaldeari buruz. “Hala ere, benetan, euskal herritar bezala, gehien harritu nauena ez da bigarren bitariko batzorde bat sortu izana, baizik eta ETA eta PSOEren bitariko batzorde horretan euskal alde sozialistaren ordezkariak mahaiaren ze aldetan eseriko diren ez argitzea”. Ezenarroren ustez, “Eusko Jaurlaritza sustengatzen duen alderdi sozialista mahaiaren kontrako aldean eseriko da eta horrela gertatzen bada aldaketa nabarmen baten aurrean geundeke: euskal gobernua Madrilekoekin batera Madrilen interesak defenditzen ikustearena”.
Albiste erlazionatuak
ekonomia
- Aralarrek Jaurlaritzari leporatu dio kutxen erreformaren “erabilera politikoa” egitea
- Aralarrek PSEri eta EAJri leporatu die zerga politikaren eztabaida ezerezean utzi izana
- Aralarrek Lopezi leporatu dio "ekonomia politikan ekimena hartzeari uko egin izana" eta "besteek egin dezaten alde batera egin izana"
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru


