Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek Europako Parlamentuko ALE taldearen jardunaldietan parte hartu du

Aralarrek Europako Parlamentuko ALE taldearen jardunaldietan parte hartu du

2010/11/17
  • Jon Abril
Aralar Bruselan da Europako Parlamentuko ALE (Aliantza Europar Askea) taldeak antolatutako ‘Independentzia Europan’ jardunaldietan. Jardunaldiaren lehen zatian hitza hartu du Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak, Europako estatu emerjenteei zegokion atalean. Abrilek adierazi duenez, “Euskal Herrian independentzia erdiesteko, erabakitzeko eskubidearen inguruan gehiengoak batzetik hasi behar dugu. Lan hori herritarren borondateak biltzetik hasi behar da, eta horretarako, ezinbestean bildu behar dugu abertzale guztiok eta abertzale ez izanda ere soberanistak direnak”.

“Bakerako aukera paregabea dugu aurrean”, azpimarratu du Abrilek. “Bortizkeria gure aldarrikapenei uko egiteko aitzakia ezin hobea izan dute estatuek. “Baina ezin dugu nahasi bake beharra era independentziarako aldarrikapena”, ohartarazi du.

Jardunaldietan agerian geratu da Euskal Herriko eskaera ez dela isolatua. Katalunian, Galizian, Galesen, Kortsikan, Eskozian edota Flandrian erabakitzeko eskubidea eta independentzia agendaren erdigunean daude.

Abrilek nabarmendu du elkarren berri izateko beharra, “eta norberak bere bidea egin behar badu ere, elkar lagundu behar dugu, eta herrien eskubide eta aldarrikapenak elkarrekin egin behar ditugu. Europan XX. mendean etengabe aldatu da mapa, estatu berriak sortuz, eta XXI. mendea ez da salbuespena izanen”. Era horretara, Aralarreko koordinatzaileordeak ohartarazi duenez, “independentzia ez da helburu bat, gizarte hobeago eta bidezkoago bat egiteko tresna da”.