Aralarrek etorkizuneko ezker abertzale politikoaren oinarriak ezarri ditu
- Batasuna
- Patxi Zabaleta
- Jon Abril
Etorkizuneko ezkerreko alternatiba abertzalearen oinarriak laburbildu dituzte gaurko agerraldian Patxi Zabaletak eta Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak:
1. Bide soilik politikoen erabilera. Politikaren erabateko lehentasuna bide zibiletatik, beste inolako baldintzarik gabe. Ezker abertzale politikoa mugimendu zibila izanen da. Soilik zibila.
ETAren aroa bukatua dago. ETAk bukaera duina izatea ona litzateke, Euskal Herriarentzat, gizartearentzat, bakearentzat, presoentzat, biktimentzat, eta batez ere, ezker abertzalearentzat.
Horretarako, ETAri eskatzen diogu aldebakarreko etena, ordain politikorik gabeko etena eta behin betiko etena.
2. Egitura demokratikoa lehenetsi. Ezker abertzale politikoak abangoardiaren eta lidergoaren xedeak eta helburuen politika maximalistak baztertu behar ditu. Lehia politikoan indar politiko bat gehiagoren papera onetsi behar du, horretarako, barne egitura demokratikoa osatuz. Ezker abertzale politikoak mugimendu zabala izan behar du. Demokratikoa bere barnean, eta bere jokaeretan.
3. Ezker abertzaleak indar anitza izan behar du. Barne egitura guztiz demokratikoa duena. Zibila ez ezik, ezker abertzalea zabala baita. Ezkerreko abertzaleen elkarlana sustatuko dugu, beti ere elkar errespetuan oinarrituz, ABrekin dugun harreman eredua aintzat hartuta. Aniztasuna normaltasunez bizi beharrekoa da, bestea ukatu gabe. Herri honetako aniztasunak, lehenik, bestearen aitortza eskatzen du, desberdin pentsatzen duen jendea badagoela aitortu eta horregatik inor ukatu eta baztertu gabe jokatzea.
4. Gauden eta dugun egoeratik abiatuta saiatuko gara lehia politikoa egiten. Ipar Euskal Herria, Nafarroa eta EAE erabaki esparruak direla onartuta eta ibilbide edo estadio autonomikoa aintzat hartuta.
5. Europako Batasuna onartu. Bere gabezia eta hutsune politiko eta ekonomiko guztiekin, eta defizit horiek arbuiatuz eta ahaztu gabe bada ere, zehazki onartu. Euskal Herria Europako nazio bat da. Europaren baitan eta barruan lortu nahi dugu independentzia eta horrek izan behar du Ezker Abertzalearen xede politiko zehatza eta agerikoa.
“Ezker abertzalean dauden bi sentsibilitateak (Aralar eta AB batetik, eta Batasuna bestetik –eta, agian, beste talde edo indar politiko batzuk ere bai-) etorkizuneko ezker abertzale politikoaren esparru horri begira gaude. Begira bai, baina ez esperoan, Euskal Herriak ezin duelako itxaron, bakearentzat, beti, beranduegi delako”, esan du Zabaletak.
Era berean, gaur aurkeztutako oinarriak dira Aralarren etorkizuneko apustua, eta horren harira, gogoan izan du Batasunak asteburu honetan egin duen adierazpena. “Ezker abertzaleko beste sentsibilitateak asteburuan aurkeztu duen dokumentua modu positiboan baloratu nahi dugu, Zutik Euskal Herria agirian bildutako asmoak berretsi dituztelako. Urrats bat da ETAri eskaera egitea eten iraunkorra eman dezan, aintzat hartu beharrekoa”.
“Apustu hau azken muturreraino eramango dutenaren esperantza dugu, eta herri honetako bortizkeriaren amaiera lehenbailehen ikusi ahal izanen dugunaren itxaropena dugu”, gaineratu du Zabaletak. “Aralarrek orain hamar urte eman zuen urrats hori, eta hortaz, orain pauso hori emateko prest direnei ongi etorria eman nahi die Aralarrek, positiboa eta beharrezkoa delako”, nabarmendu du.
Albiste erlazionatuak
Batasuna
- Aralarrek, Batasunak, EAk eta Alternatibak maiatzaren 1ean aurkeztuko dute beren alternatiba sozio-ekonomikoa Nafarroan
- Zabaleta: "ETAk badaki ez daukala bake prozesuak aurrera egitea galerazteko aukerarik"
- Patxi Zabaleta: "Gernikako Akordioa akorazatua dago, ETAren atentatuen aurrean ere bai"
- Jon Abril: “Bartzelonako manifestazioak izan behar du protagonismoa eta erreferentzialtasuna”
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
Jon Abril
- Aralarrek ezkerretik eragingo duen udal politika parte-hartzailea egiteko konpromisoa hartu du
- Aralarrek Espainiako Erregeari bere kargua desagerrarazteko proposamena egin dezala eskatu dio
- Aralarrek lan bilera egin du, indarkeria matxistarekin nola amaitu hausnartzeko eta proposamenak lantzeko
- Aralarrek Europako Parlamentuko ALE taldearen jardunaldietan parte hartu du


