Aralarrek ETAri esan dio Euskal Herriko gizarteak agindutakoari men egiteko eta borroka armatua behin betiko eteteko
- ETA
- Patxi Zabaleta
- Soilik bide politikoak dira zilegiak demokrazian, eta soilik bide politikoak dira eraginkorrak eta luzarora mantenigarriak.
- ETAk bere 50. urteurrena bete ondoren, Euskal Herrian eskatzen eta agintzen dionari men egin behar dio, eta Euskal Herriak eta ezker abertzaleko gehiengo handi batek ere agintzen eta eskatzen diona da eten egin behar duela bere borroka armatua.
- Aralarrek biktimen eta sufrimendu guztiak aintzat hartzeko eta beraien aterabidea bilatzeko lan egiten du indarkeria ororen aurka. Beraz, ez da egia behin eta berriro ETAren agirian aditzera ematen dena batzuen eta besteen sufrimenduan eta saminaz ez garela arduratzen dioenean.
- Aralar tortura guztien aurka dago, eta gainera, saio zehatzak egin ditu eta egingo ditu jokabide nardagarri hori ekidin izan dadin. Baina tinkotasun berdinez esaten diogu ETAri eten egin behar duela bere borroka armatuaren jarduera horretarako ez daukalako herriak emandako zilegitasunik, eta gainera, ez daukalako inolako justifikaziorik ez aterabiderik.
- Borroka armatua behin betiko eteteak emango lioke bidea elkarrizketa politikoari presoen, biktimen eta kaltetuen premiei erantzun ahal izateko moduan.
- Euskal Herriak XXI. mendeko Europan bere izatea, etorkizuna eta, herriak hala nahi balu, independentzia ere soilik bide politikoetatik defenditu ahal izango ditu. Horretarako, lagunak eta adiskideak behar ditugu Europa mailan. Horregatik guztiz kezkagarria da ETAren agirian denetaz gaizki mintzatzea. Ez dira horiek gaur egun behar ditugun aterabideak.
Albiste erlazionatuak
ETA
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarrek "elkarrizketa" aldarrikatu du Bilbon, euskal gatazka konpontzeko
- Jon Abril: “Etorkizuneko ezker abertzale sendoa eraikitzeko Aralar da bermea”
- Alex Larragoiti: "Aralarrek bere sorreran ezarritako parametroetan egiten ari da aurrera Batasuna"
Patxi Zabaleta
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera


