Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek eta Alternatibak elkarlana "inoiz baino beharrezkoagoa" dela diote, egindako bilera ostean

Aralarrek eta Alternatibak elkarlana "inoiz baino beharrezkoagoa" dela diote, egindako bilera ostean

2010/07/28
  • elkarlana
  • alternatiba
Aralar eta Alternatibako ordezkariak Donostian batzartu dira gaur goizean. Batzar horretan egungo egoera politikoa aztertu dute bi alderdiek, eta azken hilabeteotan Euskal Herriko politikagintzan gertatutakoen gainean hausnarketa elkartrukatu dute. Elkarrekin egindako ohar batean zera diote:

Bilera giro onean gauzatu da, eta aurrerantzean ere harremana mantentzeko konpromisoa berretsi dute bi aldeek.
Bildutakoek uste dute inoiz baino beharrezkoagoa dela garai hauetan elkarlana alde batetik, eta zintzo jokatzea, beste alde batetik, kontuan izanda herri honen etorkizuneko premiak eta ez bakarrik, edo bereziki, indar politikoen behin-behineko onurak.

Aralar eta Alternatiba