Aralarrek eta Ainhoa Beolak demanda aurkeztu dute Aitziber San Romanen aurka, irain eta kalumniengatik
- Beola
Aipatutako batzordean, Aitziber San Romanek salaketa larriak egin zituen Aralarren eta Ainhoa Beolaren kontra; besteak beste, azpimarratu zuenez, Aralarreko zinegotziak kontratazioen egoera zein zen ezagutzen zuen arren informazioa ezkutatu egin zuen. Egindako adierazpenetan atzera egin zezala eskatu zion Beolak batzordean bertan eta, egin ezean, bere eskubideak defendatzeko bestelako bideak aztertuko zituela ohartarazi zion.
Demanda aurkeztean Ainhoa Beolak esan duenez, “hilabete joan da, eta Aitziber San Romanek ez du atzera egin esan zituen irain eta gezurretan. Edozerk ez du balio politikan. Horrelakoek ez dute laguntzen herritarrek politikarienganako duten irudia hobetzen, eta hori oso argi izan behar dugu guztiok era horretako adierazpenak egin aurretik”.
Adiskidetze-demandaren bitartez, Aralarrek eta Ainhoa Beolak San Romani eskatzen diote egindako adierazpenetan atzera egin dezala eta, hori egindakoan, jatorrizko adierazpenek izan zuten jendaurreko izaera bera izan dezatela.
Albiste erlazionatuak
Beola
- Aralarrek lan bilera egin du, indarkeria matxistarekin nola amaitu hausnartzeko eta proposamenak lantzeko
- Aralarrek salatu du alde bakar bateko biktimen eguna bihurtu dutela memoria eguna
- Aralarrek bat egiten du CLECE enpresako Donostiako etxebizitza laguntza udal zerbitzuko langileen aldarrikapenekin
- Aralar ez dator bat Donostiako Udal langileei Elkarkidetzako kuotan egin zaizkien murrizketekin


