Aralarrek Espainiako selekzioa Euskadira ekartzeko ekimena “erabat politikoa” dela salatu du
- Basabe
Aralarrek Euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu du, jatorrizko eskaera aldatuz: Euskadiko Futbol Federazioari, Espainiako Futbol Federazioari, kirol estamentuei eta futbol taldeei eskatu die urratsak ematea, “Espainiako futbol selekzioak Euskadin partida ofiziala jokatzea izan dezan, Euskadiko futbol selekzioaren kontra”.
“Ekimen horren asmoa erabat politikoa da eta normaltasunaren aitzakiaz mozorrotu nahi izan dute”, adierazi du Basabek. “Normala, euskal herritarrek aukeratzeko eskubidea izatea litzateke; ez Espainiako selekzioa bakarrik ikusteko eskubidea izatea”, gaineratu du Aralarren legebiltzarkideak.
Albiste erlazionatuak
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi


