Aralarrek Espainiako gobernuari ESKaren txostenari muzin egiteko eta emandako hitza betetzeko eskatzen dio
- Garoña
- Ingurumena
- energia nuklearra
Espainiako Gobernuak hilabetea dauka orain Garoñaren jarduera beste hamar urtez luzatu dezakeen erabakitzeko. Hori dela eta, Aralarrek estatuko gobernuari eskatzen dio albo batera utz dezala ESK erakundeak kaleratutako txostena eta behin eta berriro adierazi duena bete dezala: hainbeste hauteskunde programetan adierazitakoari eutsi eta energia nuklearra energia seguru, garbi eta merkeagoen alde egin dezala. Aralarren legebiltzarkide Dani Maezturen esanetan, "PSOEk ez luke kontraesanetan erori behar eta Zapaterori exijitzen diogu hainbat aldiz egindako adierazpenetan esandakoa bete dezala, garapen jasangarria eta energia berriztagarrien aldeko politika egin dezala".
Espainiako Red Eléctrica Española erakundearen arabera, apirila eta maiatzean, energia kontsumoa murriztu egin da krisiaren eraginez, %11 eta %8, hurrenez hurren. Horri eutsiz, 40 urte beteko dituen zentrala ixtearen alde gaude. Kontutan hartu behar dugu, Garoñako zentralak kezkatuta dituela inguruko biztanleak (urte betean 9 istripu izan ditu). Horren harira, energia kontsumoa murriztearen alde gaudela gaineratzen dugu eta horretarako sentsibilizazio kanpainak egitea proposatzen dugu. Etorkizunak benetan garbiak eta berriztagarriak diren energien alde egitean datza.
Albiste erlazionatuak
Garoña
- Aralarrek Garoñaren itxieraren eztabaida berriro eramango du Eusko Legebiltzarrera
- Aralarrek bat egiten du Garoñaren itxiera eskatzeko Ekologistak Martxanek deitu duen manifestazioarekin
- Aralarrek uste du Zapatero Lobby energetikoaren interesen alde egiten ari dela
- Legebiltzarrak Aralarren proposamena onartu du eta eredu energetikoaren inguruko debatea zabaltzea onartu du
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


