Aralarrek Espainiako Erregeari bere kargua desagerrarazteko proposamena egin dezala eskatu dio
- aralar
- erregea
- Jon Abril
Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordearen ustetan, “adierazgarria da oso indarkeriari zeinen tarte txikia eskaini dion erregeak aurtengo diskurtsoan. Lerro artean zerbait irakurri behar ote dugun” galdetu du Abrilek, eta “besteok ez dakigun zerbait badakienaren susmoa” du. “Betiko moduan, soilik ETAren indarkeriaren biktimak baino ez ditu gogoan, eta ahaztu eta baztertu egiten ditu bera buru den estatuak eragindako biktimak, eta motibazio politikoak eragindako bestelako biktimak, bai eta bera boterean ezarri zuen frankismoa bera gaitzestea”.
Krisia izan da Espainiako Erregearen diskurtsoaren ardatz nagusia, eta Abrilen iritzian “hitz hutsak” baino ez ditu erabili. “Berak krisi honen sorreran, indarrean dagoen eredu ekonomikoaren garapenean duen ardura ahantzi egiten du, eta Espainiako Gobernuak zein Munduko Bankuak edota Nazioarteko Diru Funtsak hartu dituzten neurriak ontzat hartzen ditu”. Deitoragarria deritzo Aralarreko koordinatzaileordeak jarrera honi, “gizarte politiketan sekulako esku-hartzea egiten ari direnean, eta langileen eskubideak murrizten. Guztiok egin behar dugula ahalegina dio, baina bera ez da eredu. Errege-etxearen gastua astakeria izaten jarraitzen du. “Aralarrek Espainiako Erregeari proposatzen dio krisiari aurre egiteko neurri oso eraginkorra har dezakeela, bere kargua desagerrarazteko proposamena eginez, ez baitu ezertarako balio, behar ez den gastua delako, bere izendapena diktadore batek egin zuelako, eta bere ordezkoaren izendapena ere pribilegiotan oinarritua egongo delako, ez demokrazian”.
Albiste erlazionatuak
aralar
- Aralarrek Bilboko Udalari exijitzen dio Bilboko Konpartsekin elkarrizketaren bidetik abiatzeko
- Aralarrek Zalla, Trapagaran eta Berrizko belodromoak estaltzea proposatu du
- Aralarrek Funeraria Bilbaína enpresaren errausketa-labearen kontrako manifestaziora joateko deia egin die bilbotarrei
- Iosu Murgiak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Merkelen neurri neoliberalei emandako babesa salatu du


