Aralarrek eskatu du gobernuak jar dezala martxan berehala langabezian daudenei laguntzeko programa
- langabezia
- Ezenarro
Aralarren ekimenez, legebiltzarrak onartu egin zuen joan zen azaroan, programa berezi bat martxan jartzea langabezia kobratzeari utzi dioten langabetuentzako. PSEk eta UpyDk izan ezik, beste talde guztiek babestu zuten neurria. Ikusita langabeziak gora egiten segitzen duela eta “itxura guztien arabera halaxe izaten jarraituko duela, ezinbestean hartu behar dira neurriak langabezia saria eta subsidioa jasotzen utzi diotenei laguntzeko”, iritzi dio Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarrok. Horren haritik, Ezenarrok gogoratu du “talde guztien babesarekin onartu zuela legebiltzarrak, Aralarren ekimenez, langabezian dauden eta langabezia saria agortu duten pertsonen egoera ekonomikoari buruzko azterketa zehatza egin dezala eta aldi baterako programa bat aurkeztea langabezian dauden eta langabezia-saria edo langabeziako sorospena agortu duten pertsonak babesteko, eta hartu beharreko neurrien artean jaso ditzala enplegua lortzen lagunduko duten prestakuntza-programak”.
Aralarren bozeramailearen iritziz, “gobernuak ezin du beste alde batera begira segitu edo egiten ez duenaz besteei errua botatzen langabeziak gora egiten segitzen duen bitartean. Ez du politika aktiboen transferentzia ekartzeko konpromisoarekin bete eta, gainera, Legebiltzarrarekiko erabateko mespretxua adierazi du ez baitio ganberaren mandatuari ekin langabetuei dagokienez. Ez ditu Legebiltzarraren aginduak betetzen, eta ez ditu alternatibak eskaintzen euskal gizartean daukan arazorik larrienari irtenbidea emateko, langabeziaren aurrean neurri zehatzak ezartzeko”.
Albiste erlazionatuak
langabezia
- Aralarrek enplegu plan berezia eta langabetuentzako laguntza programak indarrean jartzea eskatzen du
- Aralarrek salatu egin du "inoiz Jaurlaritza batek egin dituen murrizketa sozialik handienak egiten ari dela gobernua"
- Langabeziaren igoera kezkagarriaren aurrean, Aralarrek gobernuari exijitu dio enplegua sortzeko ekimenak susta ditzan
- Ezenarrok salatu du “Lopezen gobernuak langabezian daudenei zuzendutako ‘txoke planik’ ez gauzatzea”
Ezenarro
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko


