Aralarrek eskatu du gobernuak diruz laguntzen dituen enpleguen, gutxienez, %50 emakumeentzako izan daitezela
- enplegua
- ezenarro
- berdintasuna
Hasiera baten krisiak gizonezkoengan eragin duela dirudien arren, emakumeengan era bortitzagoan jo du. Gizarte Segurantzako afiliazioa baxuagoa da emakumeengan eta baita enplegu kopurua ere. Populazio aktiboaren datuei begiratuta, gizonezkoak dira %70,58; aldiz, emakumeen artean, lanean ari direnak %58,49 dira. Gainera, gobernuak aditzera eman duenez, emakumeen langabezia uste zena baino gehiago igo da, emakumeen lanpostu asko galdu direlako eta bestetik, emakume asko atera delako lan bila euren etxeko diru sarrerak galtzeko arriskuan ikusi dituztelako.
Aurreikuspenen aranera, zerbitzuen arloan ere gora egingo du langabeziak; gaur egun arlo horretan ari direnen %87 emakumeak dira. Beste datu aipagarri batzuk: kontraturik gabe ari direnen %91 emakumeak dira; kontratatzaileen artean bakarrik %23 dira emakumeak; aldi baterako ari direnen artean emakumeena %9 gehiago da gizonezkoen aldean. Hori guztia gutxi balitz, 2008an soldaten aldea batez beste 7.366 euro gutxiago izan zen emakumeen kasuan. Horrela bada, pobrezian jausteko arriskua dutenen %83 emakumeak dira; esan genezake pobreziak emakume aurpegia duela.
Datu hauek guztiak kontuan izanda, Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarro legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean, “politika publikoak orokorrean, eta enplegu politikak bereziki, antolatzeko orduan genero perspektiba kontuan hartua izan dadin, eta sexuen arteko berdintasuna funtsezko printzipiotzat har dezan gobernuak. Hala, kontrataziorako laguntzak emateko sortzen diren programek diskriminazio positiboa landu dezaten”. Hori dela eta, Aralarrek eskatu du “dagoeneko martxan dauden eta etorkizunean abiarazi daitezkeen enplegua sustatzeko eta laguntzeko programek, ezar dezatela lagunduko diren enpleguen, gutxienez, %50 emakumeentzako izango direla”.
Aurkeztutako legez besteko proposamena:
-
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio abian jartzen diren enplegu politiketan funtsezko printzipio izan dadila sexuen arteko berdintasuna, eta beraz, diskriminazio positiborako neurri zehatzak aurreikus ditzala kontratazioak bultzatzeko diru-laguntzak arautzerakoan.
-
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio enplegua sustatu eta laguntzeko dagoeneko indarrean dauden programak arautzen dituzten Aginduetan behar diren aldaketak egin ditzala, gutxienez lagundutako enpleguen %50 emakumeei zuzendua izan dadin.
-
Modu berean, eskatzen dio aurrerantzean martxan jarri daitezkeen programetan ere, gutxienez lagundutako lanpostuen %50 emakumeei zuzentzeko irizpide bera erabili dezala.
Aralarren legebiltzarkideak egun abian dauden programa bi jarri ditu adibide gisa. Batetik, udalei zuzenduta Jaurlaritzaren Enplegu Sailak abiarazi zuen 7.000 lanpostuak sortzeko programa. Bertan esaten da, enplegu horien %30 Diru Sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzako izango da. Horren haritik Ezenarrok eskatu du programak jaso dezala lagunduko diren enpleguen, gutxienez, %50 emakumeei zuzendutakoak izan daitezela. Era berean, Jaurlaritzak hainbat kutxa eta enpresari elkarteekin sinatutako titulatuentzako hitzarmenean ere, lagundutako eskaintzaren %50 emakumeei zuzenduta egon daitezela eskatu du.
Albiste erlazionatuak
enplegua
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
- Aralarren iritziz, laguntza sozialak jasotzeko baldintzak gogortzeko aprobetxatu dute diru sarrerak bermatzeko legearen modifikazioa
- Aralarrek ezinbestekotzat jo du ekonomia solidarioaren ordezkariak Lanbideren Administrazio Kontseiluan egon daitezen
- Kalitatezko enplegua sortzeko eta batez ere etxeko lanen eremuan ematen den azpi-ekonomiarekin amaitzeko konpromisoa hartu du Aralarrek
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
berdintasuna
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek Jaurlaritzari exijitu dio Jaizkibel konpainiari betiko ibilbidea berma diezaiola
- Aralarrek Aresi exijitu dio Hondarribiko alardeko pankarta beltzen kontra-manifestazioa debekatzeko neurriak har ditzala
- Ezenarrok Jaizkibel konpainiari babesa eta elkartasuna adieraziko dio bihar Hondarribiko alardean


