Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek eskatu du Bizkaia Zubiak eskaintzen duen zerbitzuan euskarari tratu egoki eta ez diskriminatzailea ematea

Aralarrek eskatu du Bizkaia Zubiak eskaintzen duen zerbitzuan euskarari tratu egoki eta ez diskriminatzailea ematea

2009/11/05
  • Euskara
Portugaleteko Asti Leku ikastolako ume eta gurasoek Bizkaia Zubiaren bisita-gidatu zerbitzuarekin izan duten arazoaren berri izan du Aralar batzarkide taldeak, eta hori salatzearekin batera, Bizkaiko Zubiak eskaintzen duen zerbitzu horretan euskarari tratu egoki, zuzena, duina eta gaztelaniarekiko ez diskriminatzailea ematea eskatu dio Bizkaiko Diputazioari.

Portugaleteko Asti Leku ikastolako irakasleek Bizkaia Zubira txangoa egiteko asmoa zuten, ikasleei garraio publikoaren funtzionamendua bertatik bertara azaltzeko asmoarekin. Bizkaiko Zubia kudeatzen dutenekin harremanetan jarri ziren, eta handik erantzun zieten txangoa euskaraz egitea nahi bazuten talde bakoitzeko 75 euroko gainkostua ordaindu beharko zutela.

Horren berri izatean, Aralarrek arauz besteko proposamena aurkeztu du Batzar Nagusietan, eta bertan eskatzen zaio Diputazioari Bizkaiko Zubiak euskari eskaintzen dion tratamendua egokia eta ez diskriminatzailea izateko.