Aralarrek Errigoitiko biomasa plantan “egurraren lobbyak” dituen interesak salatu ditu eta plantaren aurka neurri legalak hartuko dituela iragarri du
- Maeztu
- Ingurumena
- Murgia
Aralarrek prentsaurrekoa egin du gaur Bilbon, Errigoitin (Bizkaia) eraikiko den poligonoaren eta biomasa plantaren aurka alderdiak hartuko dituen neurriak azaltzeko. Lehenengo eta behin, Dani Maeztu legebiltzarkideak eta Josu Murgia batzarkideak azaldu dute Bizkaiko Batzar Nagusian idatzi administratiboa erroldatu dutela poligonoaren aurkako arrazoiak azalduz. Bigarrenez, Errigoitiko zenbait herritarrek Gernikako auzitegian aurkeztu duten alkatearen aurkako salaketan, Aralar, akusazio herritar moduan aurkeztu dela iragarri dute. Hirugarrenez, alderdiak Europako Parlamentuan gai horren inguruan hainbat ekimen sustatuko dituela esan dute, parlamentuan ordezkaritza duen, eta Aralar partaide den, ALE koalizio ekologistaren bitartez.
“Agerikoa da industria poligonoaren atzetik biomasa planta erraldoia eraikitzeko helburua dagoela. Alkateak dio 8 urte aritu dela lanean isilean, baina gardentasunik gabe eta parte hartzerik gabe lan egin duela adierazi behar dut”, salatu du Josu Murgiak. “Gainera, ez da planta txikia edo lokala izango. Makroplanta bat izango da eta sekulako zabor kantitate handia eta hektarea piloa beharko ditu lanean aritzeko”, gaineratu du Maeztuk. Legebiltzarkideak “oso larritzat” jo du proiektua, eta argi utzi du proiektu konkretu horren aurka daudela eta ez biomasa planten bitartez lortzen den energiaren aurka.
Gainera, Maeztuk azaldu du “proiektua ez dela legala; URA agentziak bi aldiz eskatu du obrak bertan behera geratzea, jabari publiko hidraulikoan eragiten dutelako, eta ez diete kasu egin”. “Tankera horretako obrek ingurumen inpaktuaren baimena izan behar dute eta egitasmo horrek ez dauka horrelakorik”, esan du. Aralarrek salatu du “badagoela egurraren lobby bat, etekin ekonomikoak bilatzen dituenak kontu horrekin”. “Lobby hauek alkate eta administrazioaren laguntasuna izan dute”, esan dute.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
- Maeztu: “Onartezina da murrizketa handiagoa egitea, akordiorik ez dagoela argudiatuta"
Ingurumena
- Aralarren galderari erantzunez, Osasun sailak gezurtatu egin du klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil denik EAEn
- EkoEuskadi 2020ren helburu estrategikoak azaltzeko, sailburu guztien agerraldia eskatzeko ekimena aurkeztu du Aralarrek
- Aralarrek salatu du lehendakariak uko egiten diola EkoEuskadi 2020 estrategian lidergoa hartzeari
- Aralarrek PSE eta PPri leporatu die, Hondarribiko aireportuaren handitzea “logika sozial, ekonomiko eta ekologikorik gabe” egin nahi izatea
Murgia
- Aralarrek “adostasun handiagoa eta ingurumen inpaktu txikiagoa” eskatu du Bizkaiko Aldundiak atzeratzea erabaki duen errepide-egitasmoetan
- Iosu Murgia: “Zeharo eskumara egin du Bizkaiko errealitate politikoak”
- Jon Abril: “Etorkizuneko ezker abertzale sendoa eraikitzeko Aralar da bermea”
- Aralarrek elkartasuna adierazi nahi die etxeko-langileei


