Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek errausketaren kontrako larunbateko manifestazioan parte hartuko du

Aralarrek errausketaren kontrako larunbateko manifestazioan parte hartuko du

2009/11/26
Aralarrek bat egin du Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak larunbat honetarako errausketaren aurka eta parte-hartzearen alde Donostian deitutako manifestazioarekin. Hala, Oxel Erostarbe Gipuzkoako koordinatzaileak, Rebeka Ubera antolaketa idazkariak eta Ainhoa Beola Donostiako zinegotziak manifestazioan parte hartuko dute.

Legebiltzarrean EAJk, PSE-EEk eta PPk izan zuten jarrera salatu du Aralarrek, ez zutelako tramitera ere onartu Errausketaren Aurkako Plataformak aurkeztutako lege-ekimen legegilea. Aralarrek Jaurlaritzaren jarrera ere salatu nahi du, hondakinen kudeaketari buruz gizartean adostasuna dagoela sinestarazi nahi duelako. Baina Errausketaren Kontrako Plataformak agerian utzi du ez dagoelako halako adostasun zabalik, herri-ekimen legegilea Legebiltzarrera eraman ahal izateko 35.000 sinadura bildu behar izan zituztelako.

 

Era berean, Aralarrek azpimarratu du Gipuzkoako Diputazioak errausketaren alde huts-hutsean egin arren, badaudela hondakinen tratamendurako alternatiba errealak eta bideragarriak: hondakinen tratamendu termiko-mekanikoa, gasifikazioa, atez-ateko bilketa… Baina horren aurretik, Aralarretik argi daukagu aldez aurretiko kontzientziazio lana egin behar dela, hondakinen sorrera nabarmen murrizteko.