Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek enplegu plan berezia eta langabetuentzako laguntza programak indarrean jartzea eskatzen du

Aralarrek enplegu plan berezia eta langabetuentzako laguntza programak indarrean jartzea eskatzen du

2011/01/21
  • langabezia
  • ezenarro
Enpleguari lehentasun osoa eman diezaiola eskatu dio Aralarrek gobernuari. “Beste behin, datuek agerian utzi dute inoiz baino beharrezkoagoak direla langabetuentzako enplegu programa bereziak indarrean jartzea, bai eta egoera larrian bizi diren herritarrei babes osoa eskaintzea”, adierazi zuen Aralarren legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok.

Hala, Jaurlaritzari jarrera aldatzea eskatu dio: “Ez da onargarria gobernuak adieraztea langabezia datuak harrigarriak direla. Horrelako datuen aurrean, ekintza eraginkorrei ekitea dagokio gobernuari eta ez dagokion ardura estatistika metodologietan ezkutatzea". Hori dela eta, orain arteko "jarrera arduragabea"  aldatzeko eta gizarte politiketan murrizketak egiteari uzteko eskatu dio Ezenarrok. “Gizartearen sektore ahulenen aurkako neurriak hartu beharrean, une honetan babes sozialak eta laguntzei eusteak eta horiek indartzea izan behar dute Jaurlaritzaren lehentasun”. Bereziki, krisialdiak gogor astintzen dituen eta euren langabezi sariak agortu dituzten pertsonentzako laguntza programak sortzea ezinbesteko neurria da, Ezenarroren iritziz, “elkartasunagatik, justiziagatik eta gizarte kohesioa mantentze aldera”.