Aralarrek Enkarterrien berrindustrializazioaren aldeko manifestaziora joateko deia egiten die Bizkaitar guztiei
- Bizkaia
- Krisia
Aste honetan Aralarrek salatu duenez, Enkarterriek, Ezkerraldeak eta Meatzaldeak pairatzen duten egoera ekonomikoa oso latza da. Enpresak, alde egiten dute eta erakundeek ez dute ezer egiten, are gehiago enpresa horietariko askok diru laguntza hartu zuten, diru publikoa beraien onerako erabili eta oraintxe langileak kaleratzen dituzte eta Enkarterri basamortu ekonomikoa bihurtzeko bidean jartzen dute.
Aralarrek esan duenez Enkarterriek, ez ditu behar orain arte Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiek iragarri dituzten marketin operazioak, benetako lana behar dute, elkarlana, eta bide horretatik abiatuko da Aralar. Erakundeetan berreskuratze plangintza bat egiteko proposamena egingo du baino orain, Gueñes-era joateko ordua da. Berrindustrializazioaren aldeko manifestaziora.
Deia beraz, larunbaterako da, azaroak 6, arratsaldeko 5etan Gueñes-eko udaletxean.
Albiste erlazionatuak
Bizkaia
- Aralarrek “adostasun handiagoa eta ingurumen inpaktu txikiagoa” eskatu du Bizkaiko Aldundiak atzeratzea erabaki duen errepide-egitasmoetan
- Galdakaoko Aralarrek herrian mugikortasun plan egoki bat martxan jartzea eskatzen du
- Jon Abril: “Etorkizuneko ezker abertzale sendoa eraikitzeko Aralar da bermea”
- Jon Abril: “Etorkizuneko ezker abertzale sendoa eraikitzeko Aralar da bermea”


