Aralarrek Eneko Goiari galdetu dio Bidegik bigarren ingurabidea erabili ez duten erabiltzaleei bidegabe zenbat kobratu dien
- Rebeka Ubera
- Peajeak
Aralarreko ordezkariak gogorarazi du deskontu sistema askieza izateaz gain, “TAGik ez duten pertsonen kasua dugu eta, horiek, ez dute deskontuen abantailaz probesteko aukerarik. Bidesari horren berri eman zen unetik bertatik onartu zuten erakundeek erabiltzaileen %20ri eragingo ziela gaizki kobratutako bidesariek. Arrazoizko epe bat igaro eta gero, datu horiek zehatz eta mehatz jakin nahi ditugu”.
Aralarren Batzar Nagusietako eledunaren irudiko, “garrantzitsua da datu horiek aztertzea bidesari berriak sistema osoari nola eragiten dion jakiteko. Izan ere, Gipuzkoako bidesarien sistema garestia eta baztertzailea dela irizten badiogu eta aldaketak beharrezko jotzen baditugu, bigarren ingurabidea bezalako kasuak are beharrezkoago egiten dute aldaketa hori”.
Albiste erlazionatuak
Rebeka Ubera
- Gipuzkoako Batzar Nagusiek Sorturen gainean Auzitegi Gorenak emandako epaiaren balorazio negatiboa egin dute
- Aralar: ”Olanok eta Elorzak Gipuzkoa bankuen esku utziko duen proiektu baten lehen harria jarri dute”
- Foru Aldundiak errausteko planta eraikitzeko baldintzekin Gipuzkoa bankuen menpe utzi duela salatu du Aralarrek


