Aralarrek Emakunderi leporatu dio Berdintasun legea ez betetzea eta Lopezen gobernuari "atzera egitea" berdintasun politiketan
- berdinatsuna
- ezenarro
- defentsoria
Aralarren bozeramaileak prentsaurrekoaren hasieran lehenengo eta behin salatu egin du Amelia Amayaren erailketa. "Emakumeen kontrako indarkeria gure gizartean erailtzen duen indarkeria da, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean sakonduz egin behar diogu aurre. Izan ere, berdintasun ezaren erakuslerik gordinena da da indarkeria hori. Bestelako planteamendu partzialek ez dute lekurik berdintasunaren bidean", salatu du Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok. "Berdintasunaren alde egunero lan egin behar da" adierazi du Ezenarrok. Izan ere, gaurko prentsaurrekoan Lopezen gobernuak berdintasun arloan duen pisu txikia salatu du Aralarren bozeramaileak.
"Lopezi legegintzaldia berdintasun politiketan ere, hausnarketa lasaietan joango zaio", salatu du Ezenarrok. Izan ere, "orain artekoan ez du bestelakorik proposatu, ez Defentsoriaren dimisioaren ondoren zerbitzua Emakundek bere gain hartzeko prozedura azkartzeko, ezta Legebiltzarrak hala eskatuta, Berdintasun legeak agintzen duen 26. artikuluarekin betetzeko ere, eta ikusteko dago noiz aurkeztuko duten Legebiltzarrean Berdintasunerako euskal kontseilua".
Hori gutxi balitz, ikusteko dago zer gertatuko den Defentsoriaren funtzioekin, gaur gaurkoz baitakigu haren funtzioak Emakunderen zuzendariari emango dizkion dekretua ere egina duen gobernuak". "Ez dugu bat egiten Defentsoria bertan behera uzteko erabakiarekin", adierazi du Aralarren bozeramaileak: 1) Defentsoriaren funtzioak organo autonomoago batek bete ditzala nahi dute. Aldiz,Legebiltzarrak izendatutako organo legez antolatu beharrean, Emakunderi eman nahi dizkiote funtzio horiek, Lehendakaritzari dagokion organo bati; askoz dependenteagoa bihurtuko dute zerbitzua. 2) Diotenez, Defentsoriak oihartzun eta harrera gutxi izan du gizartean; baina ahaztu egin dute organo berria zela, ezagutzera eman behar dela eta Lopezek, gainera, zerbitzuak indarrean dirauela esaten duen arren, ez du inongo komunikazio kanpainarik egiten zerbitzu hori gehiago ezagutzera ematera. 3) Defentsoriaren eta Emakunderen funtzioak gainezarri egiten direla esan izan dute gobernutik, baina asko dira Defentsoria eta Berdintasun institutua dituzten herrialdeak, urteak daramatzatenak berdintasun politiketan lanean emaitza oso positiboekin. Gainera, egin duten lehenengo gauza beste erakunde bat sortzea izan da: indarkeria biktimen harretarako zuzendaritza eta mugimendu feministek diotenaren kontra, gainera, Herrizaingo sailaren barruan. Hasieratik salatu genuen ezin dela berdintasun politika horrela mugatu, egiturazko arazoa baita berdintasunik eza, ez arazo polizial bat.
Ondorioz, Aralarren bozeramaileak adierazi du, "Emakunderen zuzendaritza ere Lopezek hainbestetan aipatu duen hausnarketa lasaiaz kutsatzen ari da. Arazoen aurrean, soluzioak bilatu beharrean hausnarketa lasairako tartea irekitzen dute eta besteei pilota pasa. Martxa honetan legegintzaldia pasako da inolako erabakirik hartu gabe, eta are larriagoa dena, berdintasun politiketan aurrera egin gabe".
Albiste erlazionatuak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru


