Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerako urratsak ematea aldarrikatu du, Aitaren Egunean

Aralarrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerako urratsak ematea aldarrikatu du, Aitaren Egunean

2010/03/19
  • Berdintasuna
Martxoaren 19a egun erlijioso eta komertziala dela ohartuta, egun horren erabilera publizitarioa gainditu nahi dugu Aralarretik; izan ere, publizitate horrek familia tradizionalaren eraikuntzaren estereotipoak errepikatzen eta sendotzen ditu. Egiteko bakoitzari generoa ezartzen dio familia tradizionalaren ereduak, eta horrek ez dio inolako mesederik egiten berdintasun eraginkorra lortzeko ibilbideari.

Berdintasunerako eta erantzukizun partekaturako ibilbidea, gizarte bidezko eta orekatua lortzeko helburua duena, ni norabidetan egin beharrekoa da. Pribatutik publikorako ibilbidean aurrerapausoak egiten ari gara emakumeak, esparru guztietan gure gaitasunak utziaz eta garapen ekonomiko, politiko eta sozialari gure ekarpenak eginez. Gizonak mantsoago egiten ari dira aurrera: alderantzizko bidea egitea geratzen zaie, hau da, publikotik pribaturako bidea, eta aurrerapausoak izan direla eta berdintasunarekin konprometituak dauden gizonak gero eta gehiago direla egia bada ere, dagoen tartea oso handia da, azken inkestek agerian uzten duten bezala. Horren guztiaren eraginez, emakumeek karga handiak jasan behar izaten dituzte, eta batzuk jardun bikoitzak eta hirukoitzak ere egin behar izaten dituzte.

 

Eredu sozialak eta familiar patriarkalak emakumeei etxeko lanak, erreprodukzio zereginak eta zaintza egitekoak eman dizkio emakumeari, hain justu, onartzen ez diren eta ordaintzen ez diren lanak. Baina, era horretara, familia eredu horren, gizarte patriarkalaren eta sistema ekonomiko kapitalistaren ezinbesteko pieza bilakatu dira. Hala, gizonen egitekoa da soldatapeko lana eskuratzea, familia ekonomikoki babestu ahal izateko; gainera, boterea indarrean ipintzeko protagonismoa eta esparru publikoko autoritatea eskuratu dute. Banaketa berri hau, egitekoak ikasketa hori, arlo fisikoak, psikologikoan, sozialean eta ekonomikoan nekagarria izan daitekeena, berdintasunetik partekatua, adostua eta negoziatua izan behar da.

 

Gizon eta emakumeen bizi baldintzak parekatu behar ditugu: eskubide eta aukera berak, lan publiko eta pribatuko irizpide sexistak baztertuaz. Jarrera politiko argia aldarrikatzen dugu Aralarretik, barneratua eta inklusiboa, eskubide berdintasuna bermatzeko, lan publikoa eta pribatua emakume eta gizonen artean.

 

Egun guztietan egiten dugun bezala, martxoaren 19an ere emakumeen eta gizonen artean erantzukizunak modu ekitatiboan eta transferi ezinean elkarbanatzeko premia aitortzen dugu Aralarretik: etxeko lanetan eta pertsonen zaintzan, heziketari, maitasunari, menpeko pertsonen zaintzari eta bizitzako premien konponketari emandako denbora orekatuz.

 

Aralarretik, gizarte ez-sexista, ez-diskriminatzailea eta ez-estereotipatua eraikitzearen alde egiten jarraitzen dugu.