Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei

Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei

2012/02/01
  • Maeztu
  • Basabe
  • ertzaintza
  • elkartasuna
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztu eta Mikel Basabe Arkautin izan dira gaur, ETAk eraildako ertzainei egindako omenaldian. Erailketa horien aurka piztu zen su-ontziko garra itzali dute gaur. Aralarrek ertzainen senide eta gertukoei elkartasuna adierazi gura izan die ekitaldian. Era berean, Ertzaintzari eskaera ere luzatu dio, giza eskubide guztien bermatzaile izan dadin.

Euskal Herriak bizi duen borroka armaturik gabeko testuinguru politiko eta sozialean, Aralarren iritziz, garrantzitsuak dira gaurkoa bezalako ekimenak. "Garrantzitsuak dira politikaren alorretik  egin daitezkeen urratsak , bai adiskidetzearen  bidean zein Gernikako Akordioan jasotakoarekin betetze aldera, hor ere jasota datorrelako biktima guztien errekonozimendua".

Horri jarraituz, Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztu eta Mikel Basabe Arkautiko ekitaldian izan dira gaur.  Era berean, legebiltzarkideek ekitaldia aprobetxatu dute PSEri  eta PPri eskaera zehatza egiteko, Gernikako Akordioak jasotzen duenaren ildotik, urratsak eman ditzaten eskatzeko. Bidenabar, EAEko poliziari ere eskaera egin diote,  "giza eskubide guztiak bermatuak izan daitezen jardun dezatela euren eguneroko jardunean".

Aralarkideak albiste