Aralarrek Eleak mugimenduak deitutako mobilizazioetan parte hartuko du gaur, Bateraguneko auzipetuen absoluzioa eskatzeko
Gaur Madrilgo Audientzia Nazionalean hasi den Bateragune auziko auzipetuei elkartasuna adierazteko eta beraien absoluzioa eskatzeko izango dira Aralarreko ordezkariak mobilizazioetan. Aralarrek azpimarratu du Bateragune auziaren epaiketa “lekuz eta garaiz kanpo” dagoela, eta politika egitea ezin dela inoiz delitu izan. Hala, Euskal Herrian eskubide zibil eta politiko guztien berrezarpena aldarrikatu du.


