Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik

Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik

2011/05/09
  • euskara
  • legebiltzarra
  • hezkuntza
Hala adierazi du Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek. Izan ere, “benetan txalotzekoa eta poztekoa delako EAEko gurasoek, berriz ere, euskararen aldeko apustua egin izana aurre-matrikula egitean”. “Argi utzi dute euren seme-alabentzako ez dutela gura hizkuntza ofizial biak balio ez duen eredurik”, gehitu du Basabek.


Aralarren legebiltzarkideak Hezkuntza sailari eskatu dio “aurre-matrikulazio datuak arreta handiz azter ditzala” eta “alda dezala A ereduaren alde hartu duen jarrera okerra”. Izan ere, Basaberen iritziz, “gizartearen gehiengoaren iritziaren kontrakoa da Hezkuntza sailak hartu duen jarrera; are gehiago, umeek hizkuntza ofizial biak jakiteko duten eskubidearen kontrakoa da”.

Era berean, Aralarren legebiltzarkideak Isabel Celaari eskatu dio “hiruele eredua D ereduan oinarritu dezala, hau da, hizkuntza ofizial biak ikasteko ondoen balio duen ereduan txerta dezala ingelesaren nahikotasunezko eskaintza”.