Aralarrek diputatu eta senatariei eskatu die aukera hau baliatu dezatela Alderdien Lege “demokratikoa, modernoa eta irekia” ezartzeko
- Patxi Zabaleta
- Alderdien Legea
- Jon Abril
Gaur goizean, Iruñean, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordearekin batera egindako agerraldian azpimarratu duenez, “lege aldaketak eragin kaltegarria izango du elkarbizitzan eta normalizazio sozialean; gainera, legea ezarriko zaien pertsonen gainean eskubide murrizketa argi eta garbia egingo da”.
Lege aldaketaren aurrean “kontrako jarrera argi eta irmoa” azaldu ondoren, esakera zuzena egin die diputatuei eta senatariei: “Legea ez dezatela zentzu murriztailean moldatu, eta gainera, balia dezatela aukera hau ideiak kriminalizatuko ez diren lege demokratikoa, modernoa eta irekia ezartzeko, XXI. mendeko Europak horixe eskatzen duelako”.
“Orain egun batzuk, Mayor Orejak ahoa ireki eta bere ohiko astakeriak esan zituenean, sektore demokratiko osoa kontra jarri zitzaion; baina, azkenean, itxurakeria baino ez zen izan. Ondoren, Rajoy etorri zen, eta babestu egin zuen, eta azkenean, Rubalcabak obeditu egin du”, esan du Zabaletak. Nabarmendu duenez, “demokraziaren adulterazio honen onuradunak beti dira UPN, PP eta eskuina, lehendakaria Lopez abizenekoa izan arren”.
“Hauteskundeen ondoren, eta indarkeria ez kondenatzeagatik norbait ilegalizatzea ikaragarrizko astakeria demokratikoa da, eta gainera, UPN edota PP bezalako alderdiak ilegalizatzeko aukera zabaltzen du, gure gizartean bizirik dagoen genozidio frankista eta bere krimenak kondenatzeko ez direlako gai izan oraindik”, esan du, bere aldetik Jon Abrilek. “Dena dela, edozein alderdi ilegalizatzearen kontra gaude gu”, erantsi du.
Aralarreko koordinatzaileordeak defenditu duenez, “segurtasun egonkorra, igualitarioa, demokratikoa eta benetakoa ideologiari mugak ezartzen ez diona eta pertsona guztien berdintasuna aitortzen duena da. Herritarrek pertsona batzuk bere ordezkari izateko aukeratu baditu, pertsona dira beren ordezkariak eta ez beste batzuk. Kondenatzeagatik edo ez kondenatzeagatik edo bestelako irizpide ideologiko batengatik ezin da etorri gero murrizketarik, horrek herritarrek libreki aukeratutako ordezkaritza adulderatzea dakarrelako”.Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
Alderdien Legea
Jon Abril
- Aralarrek ezkerretik eragingo duen udal politika parte-hartzailea egiteko konpromisoa hartu du
- Aralarrek Espainiako Erregeari bere kargua desagerrarazteko proposamena egin dezala eskatu dio
- Aralarrek lan bilera egin du, indarkeria matxistarekin nola amaitu hausnartzeko eta proposamenak lantzeko
- Aralarrek Europako Parlamentuko ALE taldearen jardunaldietan parte hartu du


