Aralarrek dio Sanz eta Lopezen arteko bileratik ezin ondoriozta daitekeela harremana normalizatua dela
- Patxi Zabaleta
- Miguel Sanz
- Ezenarro
- Patxi Lopez
Aintzane Ezenarrok, bere aldetik, esan du atzoko bilera eta argazkia ez dela sinesgarria. “Normaltasun eta esku-hartzerik gabeko harremana izango dela diotenean, aurretik esku-hartzeak egin direla adierazi nahi izan dute, orain arteko harremanik eza arrazoitzeko, baina inolako adibiderik jarri gabe. Horregatik ez da sinesgarria atzoko bilera. Ukazioaren bidez izaera politikoa eman dio”.
Zentzu horretan, alderdi sozialistaren jarrera kritikatu du, “pasa delako Hego Euskal Herriaren batzea eskatzetik harreman normalizatua aldamenean bizi diren bi bizilagunen arteko harremana dela harreman normalizatua esatera”.
Azpimarratu duenez, “EAE eta Nafarroaren arteko harremana bizilagunen arteko elkarlana baino askoz gehiago da. Elementu objektiboak zein politikoak daude, baita ordenamendu juridikoan bertan, harreman hori sakontzeko”.
Hala, bi erkidegoen artean elementu objektibo asko komunean dituztela nabarmendu du. “Herri bat gara, eta elementu identitarioan bat egiten dugu. Kultura eta hizkuntza komuna dugu, eta horien garapenean elkar hartuta aritu behar dute EAEko zein Nafarroako agintariek. Baina orain arte Nafarroako agintariek betoa ezarri izan diote harreman horiei”.
Baina hortik haratago, harreman horrek “gizartearen gehiengoaren borondateari” erantzuten diola adierazi du Ezenarrok. “EAEko herritarren gehiengoak, alderdi politikoen gehiengoak, eta Nafarroako bigarren indar politikoak, Nafarroa Baik, abertzalegoak oro har, harreman politiko estuagoa eskatzen dute Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen artean. Bi erkidegoetako bizilagunek dituzten harreman normalizatu eta ohikoak administrazioen artean ere egotea eskatzen du Hego Euskal Herriko herritarren gehiengoak”.
“Horregatik”, gaineratu du, “Aralarretik eskatzen dugu erabaki esparru bakoitza errespetatzetik, egitura egonkor bat ezartzea harreman sozial, kultural, politiko eta instituzionalak gizarteak eskatzen duten mailakoak izateko”.
Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
Miguel Sanz
Ezenarro
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
Patxi Lopez
- Jon Abril: “Euskadiko historiako gobernu identitarioena, frentistena eta baztertzaileena da”
- Aralar poztu egiten da Auzitegi Gorenaren erabakiarekin, elkarrizketa ez delako zigortu
- Aralarrek Patxi Lopezi eskatu dio bere herri proiektua definitzeko
- Aralarrek Patxi Lopezek ehun eguneko gobernualdian erakutsitako zehaztasun falta salatu du


