Aralarrek dio NaBai alderdien koalizio irekia dela eta bere printzipioekin bat egiten duten guztiek osa dezaketela
- Patxi Zabaleta
- Txentxo Jimenez
- Nafarroa Bai
Zabaletak gaineratu duenez, “NaBai beste alderdi eta independenteetara irekita dagoen koalizioa da eta izan da, eta ezin da besterik izan, zientzia politikoak irakatsi eta eskarmentuak agintzen duen bezala”. Zehaztu duenez, NaBaiko zuzendaritza organoek “izaera instrumentala dute, kudeaketa politikoaren premiek hala eskatzen dutelako; eta koalizioaren organo permanentea “koordinazio organo” bezala definitu du, eta azpimarratu duenez, gaur egun daukan osaketa ez dator bat bazkide bakoitzak Parlamentuan daukan ordezkaritzarekin, eta horregatik sinatu dituzte akordioak EA eta EAJrekin, organo horretako osaketa egokitzeko.
Txentxo Jimenezek azaldu duenez, akordio horiek e dute ia eraginik izango egun independenteek koalizioaren barruan duten partehartzean. “Independente horietako asko eta asko, ehunka, ez dira zuzendaritzan botoa eskatzen duten independente talde batek sortutako ika-mikan sartu”. “Independente horiek beren burua baino ez dute ordezkatzen. Bat egiten badute, egitura egonkor bat sortzen badute eta ordezkari batzuk badituzte, alderdi bat izango dira, bere izena edozein dela ere”. Jimenezek gaineratu duenez, “independenteak ezin dira uniformatu, bestela independente izaera hori galtzen dute”. Hala, nabaizaleek egin zuten batzarra ekarri du gogora, eta azpimarratu du independenteak uniformatzeko ahalegina porrotera bidean doala.
Batzarreren egoerari dagokionez, Patxi Zabaletak esan du hilabeteak direla haiekin bilerarik izan ez dutela. “Baina ez da guk horretarako borondaterik ez dugulako”, nabarmendu du. Era berean, gogoratu du 2008ko hauteskundeetan koalizioko kide guztiek ez zutela adostasunik lortu, baina koalizioak “oso emaitza onak” lortu zituela, 2007ko aurreko hauteskundeetan lortu zituen emaitzaren parekoa.
Independenteek izan behar duten partehartzeaz eta NaBai barruan izan behar den botere banaketaz eztabaida izango dute urriaren 16an Aralarreko militanteek. Gernikako Akordio sinatu berria ere aztertuko dute.
Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
Txentxo Jimenez
- NaBai-k produktu transgenikoen produkzioa gutxitzea eskatu du, horiek desagertarazi arte
- Airearen kalitate eta isurketen neurgailuak ezartzeko mozioa aurkeztu du Nafarroa Bai-k
- Txentxo Jimenezek AHTren auzian Errioxaren kontrako lasterketa batean nafarron dirua gastatzea leporatu dio Nafarroako Gobernuari.
- Aralarrek AHT- ren kontra Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia egin du
Nafarroa Bai
- Aritz Romeo: “Iruñako udaltzaingoa nahi dugu eta ez UPNren udaltzaingoa”
- NaBai-k produktu transgenikoen produkzioa gutxitzea eskatu du, horiek desagertarazi arte
- Nafarroa Bai-k 54 emendakin aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernu Irekiaren legeari
- Langabeziaren kontrako itun “ausarta eta konprometitua” eskatu du Nabai-k eta PSNri koherentzia exijitu dio


