Aralarrek dio Guggenheim museo batek ezin duela baldintzatu Busturialdearen garapena
- Maeztu
- Ingurumena
- Kultura
Maezturen ondoan prentsaurrekoan izan dira Josu Murgia Aralarreko Bizkaiko koordinatzailea, Joseba Abaitua Gernikako zinegotzia eta Fernando Hevia Aralarreko hirigintza politiketako arduraduna. Maeztuk azaldu duenez, azken hilabeteotan izan ditugun eztabaida politikoek agerian utzi dute “erakundeen arteko koordinazio falta nabarmena”.
Koordinazio falta horren adibiderik esanguratsuena Sukarrietan Guggenheim museoa eraikitzeko asmoa da, Aralarreko legebiltzarkidearen arabera. “Arazoa ez da museoa bera, baizik eta berau eraikitzeko aukeratu den toki zehatza eta museoaren eredua bera”. Hala, museoa biosferaren erreserbaren erdigunean kokatzeko asmoa salatu du, “hain zuzen, hirigintza arloan hauskorrena den lekuan. Horrek esan nahi du ingurumenaren gaineko inpaktua ikaragarria izan daitekeela”. Gainera, azpimarratu du Maeztuk, “eskualde osoa egitasmo horren inguruan garatu nahi da, eta horrek sekulako dependentzia sortzen du”.
Fernando Heviak, bere aldetik, Guggenheim-Urdaibai museoaren inguruan egin diren 12 txostenak irakurri ostean “sekulako desengainua” hartu du Aralarrek. “Batek ere ez du garrantzitsuena aztertu, hau da, zein izan daitekeen museoa kokatzeko tokirik aproposena, edo beste kokaleku batzuen azterketa. Museoa edo antzeko azpiegitura bat egin nahi bada, ezinbestekoa deritzogu hori egitea, Estatuko, Europako, eskualdeko eta beste arlotako planak eta proiektuak ezartzeko orduan bete behar den zerbait delako, egitasmoek ingurumen arloan duten inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin”.
Museoari buruz aurkeztu diren 12 txostenak aztertu ondoren, Aralarrek uste du “guztiz arbitrarioki” aukeratu dela kokalekua. “Hamabi txostenetik bederatzik diote Sukarrietan museoa ezartzeak ez duela interes berezirik. Hirigintzaren harira egiten diren bi txostenek ondorio berdina atertzen dute: BBKrenak diren lurretan egin nahi bada museoa, lur horiek landa lurzoru izatetik urbanizatzeko lurzoru izatera pasa behar dira, eta horrek Sukarrieta eta Busturiako hirigintza eta lurralde antolakuntza aldatuko luke. Hori arraroa dela uste dugu, hori bera egin daitekeelako babes berezirik ez duen beste edozein zonatan”, esan du Heviak.
Busturialde sozio-ekonomikoki garatzeko honako proposamen hauek aurkeztu ditu Aralarrek, Dani Maezturen bitartez:
- Gernikako industrialdea gaur egun erdi-hutsik dago. Industrialdea eraberritu genezake eta teknologia parke berria egin, kutsatzen ez duten industria-jarduerak sustatze aldera. Era berean, bertan koka daiteke kultura arloan indar handia izan dezakeen azpiegitura, nazio mailan ezaguna izan beharko duena, beti ere kultur eredua zein izan behar den aztertu ondoren. Horixe proposatu zuen Aralarrek Gernikako Udalean eta ordezkaritza duten alderdi guztiek aho betez onartu zuten.
- Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren jarduera sozio-ekonomikoen egokitzapenerako eta garapenerako egitarauaren berrazterketa egitea, bere garaian edukitako partehartzea bermatuz gutxienez, eta eskualdearen garapen integrala aurreikusiko duen dokumentu berri bat onetsiz. Proposatzen diren jarduerekin batera betetzeko eta ebaluatzeko egutegia finkatuz, erantzukizunak bananduz eta diru kopuru zehatzak aurreikusiz.
- Aurreko puntuan ezarrita dagoena abian jartzen den bitartean, eskualderako beharrezkoak diren azpiegiturak bermatu beharko lirateke, besteak beste, Bermeo eta Zornotza arteko Euskotreneko ibilbidearen bikoizketa, Gernikako Lanbide Heziketako goi mailako ikastetxea, eskualde osorako saneamendu-sarea…
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
- Maeztu: “Onartezina da murrizketa handiagoa egitea, akordiorik ez dagoela argudiatuta"
Ingurumena
- Aralarren galderari erantzunez, Osasun sailak gezurtatu egin du klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil denik EAEn
- EkoEuskadi 2020ren helburu estrategikoak azaltzeko, sailburu guztien agerraldia eskatzeko ekimena aurkeztu du Aralarrek
- Aralarrek salatu du lehendakariak uko egiten diola EkoEuskadi 2020 estrategian lidergoa hartzeari
- Aralarrek PSE eta PPri leporatu die, Hondarribiko aireportuaren handitzea “logika sozial, ekonomiko eta ekologikorik gabe” egin nahi izatea
Kultura
- Euskararen normalizazioan oinarritutako eredu multikulturala eskatu du Felipe Urkidik
- Aralarrek Chillida-Lekuren kudeaketan erakundeen parte-hartze zuzena defendatu du, diru publikoa ematen bazaio
- Nafarroa Baik salatu du Nafarroako Gobernuak kultur jardueretako laguntzak murriztu dizkiela udalei
- Maeztu: “Eusko Jaurlaritzak, aurreko gobernuaren antzera, interes ekonomiko partikularrak lehenesten ditu, Praileaitz babestu beharrean"


