Aralarrek dio Estrasburgoko Auzitegiaren epaia demokrazia murriztailea dela
- Batasuna
- Patxi Zabaleta
- Estrasburgoko epaitegia
Aralarreko koordinatzaileak azpimarratu duenez, “Rubalcabak esaten duenaren kontra, segurtasuna askatasunaren gainetik kokatzen edo lehenesten den aldioro, ideiak zigortzeko bidea irekitzen da”. “Estatu batek bere neurri politikoen defentsan segurtasunaren gabezia edo beldur soziala argudio bezala erabiltzen dituenean askatasunak murrizteko, Espainiak egiten duen bezala”, gaineratu du Zabaletak, “agerian uzten du bigarren mailako estatua dela, heldutasun falta, askatasuna kudeatzeko gaitasun falta eta aurrerantzean gizabanakoen askatasun bideak bermatzeko erantzukizunik ez duela hartzen bere gain”.
Zabaletak adierazi duenez, “demokrazia heldu, sendo eta garatu batek bere ezaugarritzat dauka askatasun guztiak bermatu ahal izatea eta hori egitea, gainera, segurtasuna ahaztu gabe. Ezin dugu ahaztu diktadura guztien lelo nagusia segurtasuna eta ordena bermatzea eta beste edozein eskubideren aurretik aitzineratzea izaten dela”.
Zabaletak nabarmendu du Europak munduari erakutsi behar diola irudi demokratikoa eta adibide sozialak, “baina horrek eskatzen du askatasun demokratikoak eta giza eskubideak ezin murriztu izatea inoiz eta inola, Giza Eskubideen Adierazpenak (Paris, 1948) esaten duen moduan. Europak demokrazian autoritatea izan behar du, aginte soilaren gainetik, eta horretan Estrasburgoko Auzitegiak zeregin berezia du, eta epai honetan ez du bete”.
Hari horretara, Zabaletak agertu du epaia atzerakoia eta kontserbadorea dela, “eta neurri batean arriskutsua, etorkizunean etor daitezkeen beste sententzia atzerakoi batzuei bidea irekitzen dielako”.
Hala ere, eta etxeko sukaldera begiratuz, Aralarrek, ezker abertzaleko ildo bezala, dei egin die ezker abertzaleko beste sentsibilitate eta herritar guztiei “estatuari aitzakiak kentzera eta bide politikoen apustu tinkoa azkar egitera. Dei egiten diegu ETAri eska diezaioten bere jarduna etetea, eta horren bitartez, elkarrizketa bideratzeko, indarkeriaren ondorio guztiak gainditu aldera”.
Albiste erlazionatuak
Batasuna
- Aralarrek, Batasunak, EAk eta Alternatibak maiatzaren 1ean aurkeztuko dute beren alternatiba sozio-ekonomikoa Nafarroan
- Zabaleta: "ETAk badaki ez daukala bake prozesuak aurrera egitea galerazteko aukerarik"
- Patxi Zabaleta: "Gernikako Akordioa akorazatua dago, ETAren atentatuen aurrean ere bai"
- Jon Abril: “Bartzelonako manifestazioak izan behar du protagonismoa eta erreferentzialtasuna”
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
Estrasburgoko epaitegia
- Aralarrek salatu egin du Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak ez onartu izana Kontsulta Legeaz aurkeztutako demanda
- Aralarrek txarretsi egiten du Estrasburgoko Auzitegiak Batasunaren legez kanporatzea berretsi izana
- Jon Abrilek esan du Alderdien Legea “atzera pausoa” dela “bakea eta normalizazio politikoa bilatzeko”


