Aralarrek dio Bateraguneko kideak auziperatu izana gehiegikeria dela eta baketik aldentzen gaituela
- Batasuna
- Ezenarro
“Atxiloketa hauek gertatu zirenean”, gogoratu du, “zenbaitzuk esan genuen politika egiteko asmoa zutelako izan zirela atxilotuak, eta Garzonen tesia bere osotasunean babestu zuen alderdi sozialistak. Hilabete batzuen ondoren, Patxi Lopez lehendakariak berak ere esan du talka dagoela ezker abertzaleko sentsibilitate horretan, politika egin nahi zutenen eta ETAren artean. Hori pentsatzen badu, zaharkitua geratu da Garzonen autoa eta orain ezagutu dugun auziperatzea”.
“Jakin nahiko nuke”, jarraitu du Ezenarrok, “bai Egiguren eta baita Lopezek zer
esaten duten; ezin dena da, era horretako kontraesanetan ibili lehendakari
izanda; ezin da gizartea hola nahastu eta pertsonak hain arinki kartzelara
eraman eta besterik gabe hor utzi”. Aralarreko legebiltzarkidearen hitzetan,
“Lopez bera izan da esan zuena hauek ETAri aurre egiten ari direla eta
Egigurenek are gehiago esan zuen: bataila irabazi egingo dutela esan zuen.
Izugarrizko arduragabekeria iruditzen zait horrela aritzea, eta Lopezek
bere iritzia eman eta argitu beharko luke”.
“Garzon ari da esaten edozein ari dela ETAren agindupean eta argumentu hori
nahikoa izan da, edozein frogarik gabe, jendea kartzelaratzeko. Ez gara ari
datozen kasu berrietaz; izan ere, gogoratu behar da makrosumarioak egin direla
aitzakia horrekin berarekin”, salatu du.
Albiste erlazionatuak
Batasuna
- Zabaleta: "ETAk badaki ez daukala bake prozesuak aurrera egitea galerazteko aukerarik"
- Patxi Zabaleta: "Gernikako Akordioa akorazatua dago, ETAren atentatuen aurrean ere bai"
- Jon Abril: “Bartzelonako manifestazioak izan behar du protagonismoa eta erreferentzialtasuna”
- Patxi Zabaleta: “Atzoko greba oso garrantzitsua izan zen, pertsonen kontzientziak astindu zituelako”
Ezenarro
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena


