Aralarrek Chillida-Lekuren kudeaketan erakundeen parte-hartze zuzena defendatu du, diru publikoa ematen bazaio
- Basabe
- Kultura
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek Eusko Legebiltzarrean berretsi du Chillida-Leku Museoa irekita mantentzeko Aralarrek egiten duen apustua. “Inork ez du zalantzan jartzen Chillida-Leku Museoak zabalik egon behar duela eta horretarako ezinbestekoa da Jaurlaritzak lan egitea” nabarmendu du, eta hori guztia “guztion erantzukizuna” dela gaineratu du. Hori esanik, Aralarrek ez du beste alderdiek onartu duten proposamenarekin bat egin, adostutako testuak ez baitu espresuki jasotzen Eusko Jaurlaritzak “museoaren kudeaketan eta ondarearen jabegoan parte hartuko duela, baldin eta berriz irekitzeko diru publikoa erabiltzen bada”. Alderdiaren iritziz, “diru publikoa erabiltzen bada, bermeak eman behar zaizkio sozietateari bere dirua era egokian erabiltzen dela” eta horretarako aurkeztu zuen bere zuzenketa.
Alderdiek adostu duten testuak ez du bermerik ematen hori horrela izateko, eta Basaberen iritziz “ez da egokia hitzarmen bat egin ostean eta diru publikoa jarri ostean Jaurlaritzak kudeaketan eta ondarearen jabegoan parterik ez hartzea; hori testuaren ispirituan edo asmoetan egon daiteke, baina ez da idatziz jaso”. “Aralarrek egindako zuzenketak parte-hartzeari bidea irekitzen zion, eta aldiz, gaur onartutakoarekin hiru urte barru egoera berdinean egon gaitezke”, esan du legebiltzarkideak.
Albiste erlazionatuak
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi


