Aralarrek Celaari eskatu dio "beregain har dezala EAEko hizkuntza ofizial bien ezagutza ondoen bermatzen duten eredua sustatzeko ardura”
- hezkuntza
- basabe
- ereduak
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basaberen iritziz, “Saila ezin da neutraltasun faltsuan geratu, eta arduragabe jokatu, aukeratzen den ereduaren aurrean. Ondo baino hobeto dakite aukeratzen den ereduak baldintzatu egiten duela EAEko hizkuntza ofizial baten ala bien ezagutza”. Era horretan, Basabek kritikatu egin du kontzertaturiko ikastetxeen finantzazioaren inguruan gobernuaren lehentasunezko bazkideak sortu nahi duen eztabaida artifiziala eta Celaa sailburuari exijitu dio bere egin dezala "erkidegoko hizkuntza ofizial bietan jarduteko gai diren pertsonez integratuko den gizartea sustatzen duten kanpainen lidergoa”.
“Kontua ez da A eredua, B edo D ereduak baino gehiago ala gutxiago finantzatzen den. Egia da urteetan premia handiagoak egon direla euskarari garrantzia handiagoa eman izan dioten ikastetxeetan; hala ere, gobernuak gizartearen onerako dena sustatu behar du eta, jakina den moduan, A eredua eragozpena da gizarte honentzat”. Ildo horretan, Aralarren legebiltzarkideak uste du “gobernu sozialistak behingoz argitu egin beharko lukeela zer egin asmo duen EAEko ikasle guztiek, derrigorrezko eskolak amaitzen dituztenean, gure hizkuntza ofizial bien ezagutza bermatuta izan dezaten”. Basabek gogoratu duenez, urtebete joan da Sailak era publikoan Legebiltzarrean konpromisoa hartu zuela A ereduan ere euskararen ikasketak indartzeko, “baina oraingoz zain segitzen dugu”.
Bestalde, PPri leporatu dio “euskara eztabaidagai politiko bihurtzeko duen obsesioa, EAEko hizkuntza propioaren kontra eta pertsona elebidunez osatutako gizartearen kontra”. “Gobernuaren lehentasunezko sozioari bost axola zaizkio matrikulazio datuak, urtez urte, gure seme-alabak elebidunak izatea bermatzen duen ereduaren alde egiten dugunoi arrazoia ematen diguten arren”, gaineratu du Basabek.
Albiste erlazionatuak
hezkuntza
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Basaberen iritziz “onartezina da Celaak B ereduko ikasleak hizkuntza eskakizunetik salbuetsi gura izatea”
- Santurtziko Haurreskolak eskari guztiei erantzungo diela segurtatu du Celaak
- Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek


