Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek bozeramaileen batzordearen bilera berezia eskatu du zinegotzien omenaldi-ekitaldian izandako arazoak konpontzeko

Aralarrek bozeramaileen batzordearen bilera berezia eskatu du zinegotzien omenaldi-ekitaldian izandako arazoak konpontzeko

2010/07/07
  • biktimak
  • omenaldia
Aralar taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok Legebiltzarreko Mahaiari eskatu dio, dei dezala berehalakoan bozeramaileen batzordea “alkate eta zinegotzi hildako eta mehatxatuei omenaldi-ekitaldia antolatzerakoan egon diren arazo, jokabide alde bakarreko eta komunikazio gabeziak aztertu eta etorkizunerako neurriak hartzeko”.

Ezenarrok azaldu duenez, batzorde hori uztailean bertan egin beharko litzateke, gehiago berandutu gabe, “era horretako ekitaldiei begira ezinbesteko delako neurriak hartzea, berriro ere gerta ez daitezen lehenengo gonbidapenekin eta gero diskurtsoarekin izandakoak gertaturikoa”.

Aralarren bozeramaileak gogoratu duenez, “uztaila hile ezgaitua izateak ez luke arazo izan beharko eta espero duguna da Legebiltzarreko Mahaiak bere egitea gure eskaria eta bozeramaileen batzordean deitzea lehenbailehen, omenaldi-ekitaldiaren inguruan gertatutakoaren larritasuna ikusita”.