Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek bere desadostasun osoa azaldu du Batasuneko zenbait arduradunen kontra Fiskaliak egindako akusaziorengatik

Aralarrek bere desadostasun osoa azaldu du Batasuneko zenbait arduradunen kontra Fiskaliak egindako akusaziorengatik

2010/04/07
  • Batasuna
Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Rufi Etxeberria eta Batasuneko zenbait arduradunen kontra Ministerio Fiskalak egin duen akusazioarengatiko bere desadostasun osoa azaldu du Aralarrek, besteak beste, ETAko kide eta buruzagi izatea leporatu baitie.

Indarkeria armatuarekin zerikusia daukan edozein delituk borroka armatuaren praktikaren harreman zuzena izan behar du, eta ministerio publikoaren akusazioa, kasu honetan, edozein parametro demokratikotik oso urrun dago.

 

Ministerio publikoaren jarrera zuzendu eta edozein demokrazia garatutan homologarria den jarreretan jartzeko eskatu nahi diogu Estatuko Fiskal Nagusiari. Aralarren ustez, Fiskalia koiunturazko eta propagandazko iritzietatik at geratu behar da, batez ere iritzi horiek pentsalariak eta inteligentzia soziala ordezkatzera etorri diren mertzenario tertuliakideen kasta ustelek emandako propaganda politikoarekin eta eragindako desorekarekin zerikusia dutenean.

 

Aralarren aburuz, hitzaren bidez jokatu duten pertsonei ezin zaie terrorismoaren praktikarekin edo erantzukizunekin akusatu. Beste behin ETA erakundeari indarkeria bere aldetik hartzeko erabakia kontraprestaziorik gabe egin dezan eskatzen diogun bezala, funtzionamendu demokratikoaren bermatzaileak hondatzera eraman duten funtzionamenduak ere salatu eta kondenatzen ditugu.