Aralarrek bere babesa agertu die Udalbiltzako inputatuei, eta “herritarren ahotsa” ere badirela gogoratu du
- Erostarbe
Era berean, eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena egin du Erostarbek. “Gaur Audientzia Nazionalean prozesatu gisa deklaratu behar duten 22 pertsonak alkateak eta zinegotziak dira gehienak, herritarrek beren boto askearekin aukeratutako ordezkariak dira; herritarren ahotsa dira. Ez da onargarria froga polizial eskas batzuetan oinarrituta, bide baketsu eta politikoetan oinarritutako ideia batzuk kriminalizatzea. Beste behin, agerian geratu da Audientzia Nazionala salbuespenezko tribunala dela, erabat politikoa, eta oinarrizko giza eskubideak errespetatzen ez dituena”.
Horregatik guztiagatik, larunbatean Bilboko kaleetan Udalbiltzako inputatuen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Erostarbek. “Dei egiten diegu alkate ea zinegotzi direnei eta izan direnei manifestazio horretan parte hartzera. Epelkeriak alde batera laga, eta horrelako auzien aurka gauden guztiok elkarrekin egin behar dugu bidea, Udalbiltza auzian prozesatuak dauden guztiei elkartasuna adierazi eta kargurik gabe aske gelditzea lortu ahal izateko”.
Ordezkaritza zabala izango du Aralarrek mobilizazio horretan. Besteak beste, Hegoaldeko Zuzendaritzako kide hauek parte hartuko dute: Patxi Zabaleta koordinatzaile nagusiak, Rebeka Ubera antolaketa idazkariak, Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak, Ainhoa Beola Donostiako zinegotziak eta Alex Larragoiti Arabako koordinatzaileak.
Albiste erlazionatuak
Erostarbe
- PSE bakarrik geratu da, ostalariei konpentsazioak emateko Aralarren ekimenaren aurka
- Kooperatiben lege aldaketarekin aurrera egiteko asmoa duen argitzea eskatu dio Aralarrek Lehendakariari
- Tabakoaren legeak eragindako obrak egin zituztenei kalte-ordainak emateko ekimena aurkeztuko du Aralarrek Legebiltzarrean
- “Tabakoaren legearekin Jaurlaritzak zituen asmoak ezertan geratu dira”, Aralarren iritziz


