Aralarrek Berdintasun Legearekin betearazteko neurriak hartzea agindu dio gobernuari
- Ezenarro
- Berdinasuna
- Lopez
"Patxi Lopez lehendakariak ez du argitu ez nola, eta noiz ere, pentsatzen duen Berdintasun Legea betearaztea". Hori dela eta, Aralarrek mozioa aurkeztuko du Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzari eskatzen hilabeteko epea hartu ditzala beharrezkoak diren neurriak Berdintasun Legearen 26. artikuluan jasotzen dena betearazteko, hau da, "debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu objektu soilak direla adierazten duen publizitate-iragarki oro egin, eman edo erakustea, eta baita emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duen oro ere".
Aralarren Legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok Patxi Lopez lehendakariari interpelazioa egin dio Berdintasunerako Defentsoriak gai horren inguruan egindako txostena aitzakia hartuta. Defentsoriak EAEko bost egunkari aztertu ondoren, aditzera eman du, "Sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiten dutela harremanetarako iragarkietan eguneroko edizioetan, emakumeak sexu objektu soil gisa aurkezten dituelako eta emakumearen irudia gure ordenamendu juridikoa urratzen duten mendean jartzeko eta azpiratzeko portaera estereotipatuei lotuta erabiltzen dutelako".
Lehendakariaren "erantzun eskasa" ikusita, Aralarren bozeramaileak leporatu dio "Berdintasun legea betearazteko zer egin asmo duen ez argitzea". Ezenarroren iritziz, "legea ez betearazteko aitzakia ezin da izan prostituzioaren gaineko hausnarketa egiteko daukagula. Hori onartuta ere, Legeak, gai emakumeekiko diskriminatzaileak diren iragarkien kasuan oso oso argia da, beraz, eskatzen dioguna da legearekin bete dezala eta neurriak har ditzala horretarako". Berdintasun Legeak jasotzen duenez, gobernu kontseiluari dagokio arau-hauste larriengatiko zehapenak ezartzea, eta legeak berak dio 26. artikuluan jasotzen denarekin ez betetzea arau-hauste larria dela".
Albiste erlazionatuak
Ezenarro
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena
Berdinasuna
- Ezenarro: “Berdintasunerako Defentsoria ezabatuz, erreferente sinboliko bat kentzea besterik ez da lortuko”
- Aralarrek Alardearen ibilbide aldaketa salatu du, “emakumeak ikusiezin bihurtu nahi dituelako”
- Aralarrek gaitzetsi egin du Bilbon indarkeria matxistak beste hildako bat utzi izana
- 'Cara y cruz de la Ley de Igualdad' iritzi artikulua
Lopez
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “besteei eskatzetik harago, zehaztu dezala Adiskidetasunerako bere akordioa”
- Maeztu: "Elkarbizitzaren eta espetxe politikaren gainean akordio nazionalak eskuratzeko ekimena hartzea tokatzen zaio Lopezi"
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena


