Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek Bateragune auziaren kontrako Eleak mugimenduak antolatutako Askeguneko ekitaldian parte hartu du

Aralarrek Bateragune auziaren kontrako Eleak mugimenduak antolatutako Askeguneko ekitaldian parte hartu du

2011/06/29
Madrilgo Audientzia Nazionalean egiten ari diren Bateragune auziaren kontra Eleak mugimenduak Donostian antolatu duen “Askagunean” parte hartu du gaur eguerdian Aralarrek, alderdi politikoeetako ordezkariekin egindako ekitaldian Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak eta Miren Legorburuk irakurri dute manifestua, eta bertan hurrengo egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute, besteak beste, larunbatean Donostian egingo den manifestazioan.

Komunikatuan azpimarratu dutenez, “berriro eta giza eskubideen urraketa zuzen baten aurrean gaude, eskubide zibil eta politikoak urratu nahi dituen jardun judizialaren aurrean gaude”. Era berean, Espainiako estatuaren “heldutasun falta” salatu dute.