Aralarrek bat egiten du Garoñaren itxiera eskatzeko Ekologistak Martxanek deitu duen manifestazioarekin
- Garoña
- energia nuklearra
Atxikimenduarekin Aralarrek zera gogoratu nahi du, Espainiako Gobernuak Garoñako zentralari eskainitako baimenaren luzapenaren aurka dagoela, eta eredu energetikoaren inguruko eztabaida bultzatzea ezinbesteko dela. Hain zuzen ere, berehalako itxiera aldarrikatzeaz aparte, eredu orekatu baten aldeko apustua ere egiten du alderdiak. Orekatua, lobbie ekonomikoetatik aldenduta dagoen sistema, eta gaur egun dugun beharrizan energetiko errealean errotzen den sistema litzateke.
Orain hilabete batzuk Eusko Legebiltzarrean Aralarrek orduan egindako hausnarketa berretsi nahi du: PSOEk ez luke kontraesanetan erori behar. Eusko Legebiltzarrean onartu zena exijitu behar dio PSEK Zapaterori, hainbat aldiz egindako adierazpenetan esandakoa bete dezala, alegia, garapen jasangarria eta energia berriztagarrien aldeko politika egin dezala eta Garoña berehala itxi dezala.


