Aralarrek bat egiten du CLECE enpresako Donostiako etxebizitza laguntza udal zerbitzuko langileen aldarrikapenekin
- Beola
Beolak azaldu duenez, lan orduak hobeto ordaintzea, etxe batetik besterako joan-etorriak ordaintzea, lan-egutegia berraztertzea eta ordutegiak eta zerbitzu-emateak duinagoak izatea eskatzen dute langileek.
Beolak ohartarazi duenez, egoera “jasanezina” bilakatzen ari da, eta mendekotasuna duten pertsonei etxebizitzetan laguntza zerbitzua eskaintzen dieten langileak greba deitzekotan dira. “Larria da gertatzen ari dena. Sektore erabat prekarizatu batez ari gara, feminizatua eta inbisibilizatua dagoena, eta ezinbestekoa da langileek baldintza duinak izatea, kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko”.
Zaintza lanak gizartean duen balorea ez da kontuan hartzen ari, eta honen adierazle da lan baldintzak adosteko garaian izatean ari diren zailtasunak, Aralarrek jakinarazi duenez. Horregatik, berrikusten ari den kontratuan, hobekuntzak sartzeko lanarekin jarraituko duela jakinarazi du Beolak.


