Aralarrek azpimarratu du "Memoriaren Eguna ospatzen hasi behar dugula indarkeria guztien errekonozimendua egin gabe dagoela"
- Giza eskubideak
Errekonozimenduaren lehen aldi hori ixteko, barkamen eskea eta errekonozimendua biktima guztiei eskatu eta aitortu behar zaie. “Biktima guzti-guztiak izan behar dira, eta ez bakarrik Terrorismoaren Biktimekin Elkartasunerako Legean aitortzen direnak”, azpimarratu dute Aralarreko alkateek. Zentzu horretan, gogoratu dute motibazio politikoko eta polizia gehiegikerien biktimen inguruko txostena Legebiltzarrean aurkezteko konpromisoa betetzeke daukala oraindik Jaurlaritzak.
Legebiltzarrak azaroaren 10a izendatu zuen Memoriaren Eguna, gobernuak, hiru Batzar Nagusiek eta Eudelek hala adostu ondoren.


